Texto Destacado

Eremu digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimentalaren edizio berria.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Texto Fecha
2024 MAIATZAK 16-18
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

IMMATERIAL eremu digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da. Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, teknologien gaur egungo egoera eta erabilerari helduko zaio, baita haien alde estetiko, sozial eta politikoei ere. Elkarrizketaz, aurkezpenez, solasaldiz, podcastez edo kontzertuz osatutako programazioaren bidez, jaialdiaren helburua erreferentziazko komunitateak inplikatzea da, eremu digitaletan esperimentazio artistikorako eta praktika kulturalerako gune bat sortzeko. Edizio honek Dabadaba aretoaren laguntza jaso du musika elektronikoko eta ikus-entzunezko emanaldi esperimentalen programa antolatzeko. Saio horiek Dabadaban eta Tabakaleran izango dira.

IMMATERIALen laugarren edizioak gero eta hibridoagoa den mundu baten ikerketan jarraituko du, non eremu fisikoek eta digitalek bat egiten duten, elkar-trukeak dituzten eta elkarri eragiten dioten, tarteko espazioak eta haietan gertatzen diren logikak aztertuz. Hori lortzeko, ingurune bat sortzea proposatzen du, non fisikoa eta birtuala, sorkuntza praktikoa eta teorikoa, ludikoa eta politikoa nahasten diren eta elkarri eragiten dioten.

Living the Uncanny, ezohikoan edo ezerosoan bizitzea, da laugarren edizio honen izenburua, eta Masahiro Morik formulatutako hipotesia den bailara asaldagarriko (Uncanny Valley) estetikari egiten dio erreferentzia. Erreplika antropomorfikoak gizakion itxura eta portaerara gehiegi gerturatzen direnean, ikuslearengan arroztasun edo gaitzespen erantzuna eragiten dutela proposatzen du. Une hori Adimen Artifizialaren (AA) erabileren ondoriozko estetika berrietara ere estrapolatu daiteke, non sorkuntza bisualetan, arrazoiren batengatik, ikusleak zerbait ezerosoa sumatzen duen eta, aldi berean, horiek ugaritzeak paisaia eta une estetiko berri bat osatzen duen, iruditeria kolektiboan kokatzen dena eta, akaso, akatsaren edertasuna besarkatzea proposatzen diguna.

Misteriotsua, gaitzesgarria, mehatxuzkoa txertatu? Zeharkatu ala harengandik zeharkatzen utzi?

*Tabakalera Birtuala: Proiektu honen ekimen digitalaren parte bat Mozilla hubs plataforman sortutako Tabakaleraren bertsio birtual honetan topa daiteke, bertan erakusketak, ekimenak eta beste proiektuak aurkitu ahal izango dira.

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Topaketa
Colaboradores
Texto para colaboradores
Laguntzailea
Información Adicional
Nombre
EGITARAUA
Archivo
Futura?
No