Imagen
Imagen
Descripcion

 

Haus-Rucker-Co taldea 1967an sortu zuten Vienan Laurids Ortner eta Günter Zamp Kelp arkitektoek eta Klaus Pinter artistak. 1971n, Manfred Ortner arkitektoa batu zitzaien. 1970ean, estudio bi ezarri zituzten. Batak egoitza Düsseldorfen zeukan eta besteak New Yorken, zeinak 1972tik aurrera modu independentean jardun zuen. Hans-Rucker-Co 1992an behin betiko desegin zen.

Taldearen proposamenak arkitekturaren eta arte performatiboaren artean dabiltza, eta teknologien erabilerak eta gauden garairako material esperimentalak bereizten dituzte. Arkitektura, eraikinetan pentsatu gabe. Espazio arkitektoniko konbentzionalen egonkortasun eta sendotasunarekin apurtzen duten egitura iragankorrak.

Arkitektura esperientzia utopiko eta teknifikatu gisa, ikuslearen desorientazioa eta harridura bilatzen duten espazioak, haien lehenengo lanetan (Mind Expander (1967) edo Environment Transformer: Flyhead, Viewatomizer and Drizzler (1968)) gertatzen den bezala, non espazio puzgarriak eta eskafandrak ikus-entzunezko gailu sofistikatuekin erabiltzen ziren erabiltzaileen ikusmen eta entzumena distortsionatzeko.

Zabalkunde sentsorial saiakera bat izan zen, zeina espazio publikoan esku hartzen duten egituren bidez garatzen joan zen. Ballon für Zwei (Viena, 1969) edo Oase Nr° 7 (Documenta 5, Kassel, 1972) airea kolonizatzen duten kapsula pneumatikoak dira. Halaberespazio publikoari ematen dizkiogun erabilerak zalantzan jartzen dituzte eta, aldi berean, ikusleak obra horren parte-hartzaile gisa hartzen dituzte.

Ikerketekin edo esperimentu teorikoago eta eginezinagoekin elkarbizi diren lanak dira, eta hiria utopia teknologikoaren bidez eraldatzeko asmoa dute. Megaegiturak, garraiobide berriak, kapsula klimatikoak edo ingurumen artifizialak etorkizun ezberdin baten bilaketan, hiri modernoarekin hausteko estrategia gisa.

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores