Hele Sa Hiwagang Hapis, Lav Diaz, Filipinas, JB (tagalo, gaztelera) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin
1896-1897 bitartean Espainiako gobernu kolonialaren aurkako Filipinetako Iraultzari buruzko hainbat narrazio-harik, elkarri lotuek, osatzen dute Hele Sa Hiwagang Hapis filma: Jocelynang Baliwag abestiaren historia, zeina iraultzaren ereserkia bihurtu baitzen; Gregoria de Jesúsek Filipinetako iraultzaren aitaren (Andrés Bonifacio) gorpua aurkitzeko egiten duen bilaketa etsia; Simon eta Isagani heroi nazionalen bidaia (fikziozko pertsonaia literarioak); eta Bernardo Carpiok, Filipinetako erresistentziako heroi mitikoak, eta erdi zaldia erdi gizakia den Tikbalang / Engkantok filipinar ariman jokatu zuten rola. Film hau historia, literatura eta mitologiaren arteko bat-egite bat da.
Lav Díaz zinemagile filipinarraren filmak Hele Sa Hiwagang Hapis / A Lullaby to the Sorrowful Mistery du izenburu eta 480 minutu irauten du. Bere herrialdeak jasan duen zapalkuntza koloniala du hizpide. Berlinalen, Alfred Bauer Saria irabazi zuen (arte zinematografikoetan ikuspegi berriak zabaltzen dituzten produkzioentzako saria). Zinemagileak Orizzonti Saria ere irabazi zuen Venezian, Melancholia filmarekin. Aurtengoa Zabaltegin parte hartzen duen bigarren aldia da: 2013an, Prologo sa ang dakilang Desaparecido / Prologue to The Great Desaparecido filma proiektatu zen, mundu mailako estreinaldian, baita Norte, hangganan ng kasaysayan / Norte, The End of History, ere, Canneseko Un certain regard sailetik igaro eta gero.
Lav Díaz zuzendariaren 'Hele Sa Hiwagang Hapis' filmaren proiekzioa, historia, literatura eta mitologia uztartzen duena.