Berrikuntza Herritarra denbora darama hazten, zabaltzen, bere burua probatzen eta irtenbideak ekartzen. Aurrean ditugun ezinbesteko eraldaketa zein trantsizioekiko bere ekarpena erabakigarria da. Horregatik da hain garrantzitsua Berrikuntza Herritarra ikusgarriago eta ezagunago egitea, bere ekosistemaren artikulazio eta indartzea sustatzea eta duen potentzialtasun handia garatzeko behar dituen baliabide eta babesak bermatzea.
Helburu horretan aurrera egiteko Berrikuntza Herritarra agenda publiko eta instituzionalean jarri behar dugu. Zentzu honetan lehentasunezkoak diren kontu batzuk hauek dira:
- Berrikuntza Herritarra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eremu espezifiko bezala kokatzea (helize boskoitz baten ikuspegitik gizarte, ireki, publiko eta kultur berrikuntzekin konbinatuta)
- Ekosistema eta bere eragileen garapen eta sostenguarentzako lagungarriak diren baldintzak lortzea, sistema federatu bat osatzeko lurraldetasun eta eskuduntza eskala ezberdinak elkar lotuz.
- Hiritar Laborategien sare bar sortzea erreferentzia eta hedapen espazio bezala (gai eta tipologia ezberdinetakoak)
- Baliabide, tresna eta azpiegitura amankomunak identifikatu eta garatzea.
- Formakuntza eta laguntza programak aktibatzea.
- Era partekatuan garatutako proiektu zehatzak sustatzea (ODSak eta 2030 Agenda hiritarrekin eta haien eguneroko arazo zein bizi-proiektuekin lotuz)
- Berrikuntza Hiritarrari bideratutako ebaluazio, eskalatze eta transferentzia sistema baten oinarriak jartzea.
Uztaliaren 1, 2 eta 3an, Tabakalerako SummerLab-aren testuinguruan eta Daniel Eta Nina Carasso Fundazioaren laguntzarekin, COLABORATORIO IC-tik norabide horretan pausuak emateko elkartuko gara, interes, behar, ekintza, baliabide, aukera eta konpromezu zehatzak bilatuz. Hurrengo hauen moduko galderetatik abiatuz egingo dugu lan: Zein proposamen edota eskari eraman nahi ditugu erakundeen agendetara? Nola egin dezakegu eta zer nolako tresnak dauzkagu hori egiteko? Nortzuk izango lirateke bide horretan izan genitzakeen mintzaide nagusiak? Nola tartekatu dezakegu estatu mailako ekimena beste lurralde maila batzuetakoekin?
Talde honetara batzen diren pertsonen jarraikako lanaz gain, bi saio ireki egingo dira:
1. saioa. Uztailaren 1ean, osteguna, 12:00etatik 14:00etara. Aurkezpen saioa (aurrez aurrekoa eta online).
2. saioa. Ostiralean, uztailaren 2an, 12:00etatik 14:00etara. Aurreko egunean landutakoarekin aurrera egin eta elkarrekin lan egiteko saioa (aurrez aurrekoa eta online) .
Lantalde honetan edo bere saio irekietako batean parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena: https://forms.gle/VC2c9ESFMXPjFKpA8
Egingo den lana kokatzeko hurrengo dokumentu hau partekatu dugu.
Berrikuntza Herritarra denbora darama hazten, zabaltzen, bere burua probatzen eta irtenbideak ekartzen. Aurrean ditugun ezinbesteko eraldaketa zein trantsizioekiko bere ekarpena erabakigarria da.