SummerLab udaleku kooperatiboak askotariko gaiak jorratuko ditu, hala nola ingurumenaren hiritar ikerketa, datu publikoen irekiera, sareko pribatutasuna eta gastronomia, hackerren ikuspegitik.
SummerLab lankidetza sustazea helburu duen topagunea da eta bertan hainbat gairen inguruan eztabaida eta sorkuntza sustatzen dira, hala nola pentsamendu kritikoa, tekno-aniztasuna, kultura post digitala, herritar berrikuntza edo ikasketa modu kooperatiboak. Summerlab-a, berez, ez-konferentzia edo unconference bat da, hau da, parte-hartzaileek zeregin aktiboagoa hartzen dute gunea da, lan-nodoetatik, hitzaldietatik eta bertan proposatzen duten programa publikotik abiatuta.
SummerLab topagunea ezagutza komunitate ezberdinen inguruan esperientziak eta jakintzak partekatzeko momentua da. Udaleku gisako antolamendua oinarri izanik, proposatutako gaien inguruan lankidetzan aritzeko, ezgutza partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko aukera ematen die partehartzailee, bertan prototipoak sortu eta sareak ehuntzeko aukera eskainiz, errealitate eta ikuspegi anitzak nahastuz.
Aurtengo edizioan, Summerlabek esperimentazioa, berrikuntza herritarra eta sorkuntzarako espazioekin lotutako hainbat gaitara hurbilduko du berriro ere Medialab Tabakalerako errealitatea hiru nodo tematiko proposatuz.
Gai teknopolitiko eta teknoartistiko garaikideei modu kolektiboan aurre egingo zaie berriro ere, datuen inguruan, ingurumenari buruzko informazioa edo covid19aren informazioa kudeatzeko moduei buruzko lan eginez. Era berean, sorkuntza digitalari lotuago dauden beste gaietan sakonduko da ere, hala nola, errealitate birtualetan eta hibridoak, presentzia digitaleko espazioak edo diseinu espekulatiboaren ikuspuntutik, maker edo arte esparruetatik egindako ekarpenekin.
Nodoren batean parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko, honako formulario hau bete dezakezu: https://forms.gle/oEKgtaSQq35jQ4XW8
AGENDA (behin-behinekoa)
Osteguna 1
10:00 - Summerlab 2021 irekiera saioa - Lantegia espazioa
11:00 - C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat? - Laborategia
11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudio
12:00 - Herritar berrikuntza agenda publikoan. Aurkezpen publikoa. - Egongela (+online)
14:30 - Bazkarirako etenaldia
16:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa
16:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela
16:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Lantegia espazioa
17:00 - Arnasten dugun airearen kalitatea irudikatu. Lantegiaren 1. saioa - Laborategia
Ostirala 2
10:00 - Eguneko irekiera saioa - Lantegia espazioa
10:30 - Datu irekiak hitzaldia.. Datu publiko eta irekiak zertarako? - Lantegia espazioa
11:00 - C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat? - Laborategia
11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudio
12:00 - Herritar berrikuntza agenda publikoan. 2. lansaioa. - Lantegia espazioa (+online)
14:30 - Bazkarirako etenaldia
16:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa
16:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela
16:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Lantegia espazioa
17:00 - Arnasten dugun airearen kalitatea irudikatu. Lantegiaren 1. saioa - Laborategia
19:00 - Artlabs. Performance live
Larunbata 3
10:00 - Precious Plastic taburete baten diseinua - Laborategia
10:30 - Eguneko irekiera saioa - Lantegia espazioa
11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa
11:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela
11:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Laborategia / Lantegia espazioa
13:00 - Summerlab 2021 amaiera saioa - Lantegia espazioa
Data Commons Lab Medialabeko talde irekiak datuei buruzko proiektu aurreratuak edo, besterik gabe, hauekin lan egiteko ideiak ekartzeko lan-eremua proposatzen du nodo honetan, proiektu hauei bultzada kolektibo bat emateko intentzioarekin. Medialab Tabakalerako datuen analisi eta bistaratzearen inguruko ekoizpena eta eztabaida helburu duen Data Commons Labs taldeak eta bertako partaide diren Montera34 kolektiboak koordinatuko du nodoa. Montera34-k 2017az geroztik hainbat lantegi eta topaketa egin ditu Data Commons Lab-en markoan, hala nola Airbnb-ren hiriko datuak, mapen bistaratzea edo datu irekien inguruan. Nodo honek, besteak beste, covid19-arekin lotutako herritarren datu-proiektuak landuko ditu, hainbat lurraldetako datu irekien errealitateek hauengan izan duten eragina aztertuz. Honez gain herritar zientziaren arloko datuak bistaratze eta tratamendua landuko da ere. Nodoak herritar, kurioso, aktibista teknologiko edo ikerketaren esparruko pertsonek parte hartzeko jarduerak proposatuko ditu, espazio itxietan airearen C02a edo airearen kutsaduraren ingurumen-datuak lortu eta datuak lantzeko ekintzak eginez.
Vr-Kommand kolektibo artistiko birtual+digital irekiak sorkuntza digitalarekin, errealitate mistoekin eta errealitate birtualarekin lotutako teknologiei buruzko lan eta esperimentazio gune bat sortzea planteatzen du. Nodo hau sorkuntza digitalean interesa duten pertsonentzako topagunea izango da, eta on/offline gune bat sortzen saiatuko da, teknikak, lan egiteko moduak eta sormen-prozesuak landu eta partekatzeko, pieza kolektibo berriak sortzeko eta sorkuntza digitalari diziplina arteko geruzak gehitzeko.
Nodo honek eragile anitzen (unibertsitatea, gizarte eta berrikuntza-eragileak, herritar laborategiak...) topalekua proposatzen du herritar berrikuntza agenda instituzionaletan jarri eta ikustarazten laguntzeko. Honetarako, berrikuntza mota honen ekosistema eta hura modu banatuan garatzen lagunduko duten azpiegituren eta programen sarea artikulatzen eta indartu dezaketen ideiak laguntzen saiatuko da ere. Era berean, nodoaren helburua bertaratzen direnen esperientziak eta estrategiak partekatzea da, elkarlana eta komunitateen arteko lankidetza eguneroko bizitzan aplika daitekeen berrikuntza-modu jasangarria izan dadin.
Herritar Berrikuntza aspalditik ari da hedatzen, probatzen, irtenbideak proposatzen. Aurre egin beharreko eraldaketa eta trantsizio saihestezinetan egiten duen ekarpena erabakigarria da. Horregatik, garrantzitsua da herritar berrikuntza agerikoagoa eta onartuagoa izaten lortzea; ekosistema artikulatzen eta indartzen laguntzea; eta bere potentzial osoa garatzeko laguntzak eta baliabideak izatea.