Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

The Hill (La colina), Sidney Lumet, Reino Unido, 1965, 122'

 

Elle Belga (Xixon) bikoteak zuzenean joko du pelikula honentzat sortutako soinu banda.

 

1965 urtean arrakasta handia lortu zuen Sidney Lumet zuzendariak The Hill (La colina) estreinatu zuenean. Gidoi onenari ematen zaion saria lortu zuen Cannes-eko zine-jaialdian eta argazki onenari ematen zaion Bafta saria ere bai. Bertan agertzen den aktore-talde bikainak (Sean Connery, Harry Andrews, Ian Bannen, Alfred Lynch, Ossie Davis, Roy Kinnear…) eta mezu antimilitaristak klasiko bilakatu zuten berehala.

Zine belikoak ohikoak dituen ezaugarriak betetzen ditu baina, harrigarria bada ere, hemen ez dago guda eszenarik eta akzio guztia kartzela militar klaustrofobiko batean gertatzen da. Bertako pertsonaiak ez dute zerikusirik estereotipo militarrekin. Eromen eta etsipen espiral horren erdian muinoa dago, gizakiak bizirauteko daukan gaitasunaren ikur gisa.

The Hill soinu-banda gabe estreinatu zen. Ez zegoen musikaren inguruko oharrik eszenetan, ezta solasaldietan ere… Akzioa gertatzen den kartela militarreko egunerokotasunak sortzen dituen soinuak baino ez. Hortaz, Elle Belgak sortu duen soinu-bandak jatorrizko bertsioak berezkoak dituen gordintasuna, zuzentasuna eta giroa ditu oinarriak eta horietatik abitatuta ahotsak, pianoa eta perkusioa baliatu dituzte muinoa inguratzen duen munduari euren ekarpena egiteko.

Musikalki, proiektua osatzen duten pieza guztiak proiekziotik aldenduta ere badute euren izaera propioa. Edonola, istorioarekin eta irudiekin bat egiten dute filmaren biluztasun gordina erabat errespetatuz. “Ikusleak ahaztu egin behar du musika zuzenean entzuten ari dela, musikariek aretotik alde egingo balute bezala lehen eszenak igaro eta gero”, azaldu du bikoteak.

Elle Belga bikotea Fany Álvarez (ahotsa, pianoa, perkusioa eta samplerrak) eta José Luis García (ahotsa, gitarra eta sanplerrak) dira.

“Elle Belgak musika-proposamen exigenteari eutsi egin dio argitara eman dituen lau albumetan. Espainia mailan oraan arte hutsik egon diren lurraldeak hartu dituzte eta bertatik garatu dituzte amorerik eman gabe. Negoziatu ezin daitezkeen bizitza eta musika printzipioei eutsiz. Askotan, gutxiago gehiago izaten dela eta isiltasuna zarata bezain boteretsua dela ulertuta”.

- 1971 (Acuarela, 2009).
- 1507 Segundos Prestados (Acuarela,2012).
- Refugio (Gran Derby, 2013).
- Euforia (Gran Derby, 2016).

 
 
Descripción Corta

Elle Belga (Xixon) bikoteak zuzenean joko du pelikula honentzat sortutako soinu banda.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Elle Belga-ren zuzeneko musikarekin
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si