Hiria hackeatuk elkarrekin ikasteko gogoa duten gazteek osatutako espazio bat sortzea proposatzen du. Zer ikasi nahi dut? Zer gustatzen zait egitea? Zer irakatsi dezaket? Galdera hauei erantzunez 2021eko uztailetik aurrera Tabakaleran elkarrekin zer ikasi nahi dugun zehaztu dugu.
Zeramikaren, sukaldaritzaren eta 3D inprimaketaren arteko gurutzaketan oinarrituko da udako 4 egun hauetako jarduera. Horretarako maker eta hacker filosofietan oinarrituko gara.
Espazio honetan modu autogestionatuan eta horizontalean irudikatu, egin eta erabakiko dugu. Gainera, gure gazte-taldearen forma eta norabidea 2021-2022 ikasturterako planteatzeko jarraituko ditugun gutxieneko nahiak lurreratuko ditugu.
Elkarrekin ikasteko gogoa duten gazteek osatutako espazioa sortzeko proposamena.