Komunikatzeko modu asko dago. Ez-komunikatzeko bezainbat. Mututasunetik glosolaliaraino.
Komunikatzea zer den eta zergatik maite dugun komunikatzea, edozein dela gure egoera fisikoa, psikologikoa, filosofikoa edo kulturala, hori da HITZ EZIN/ HITZ EGIN mahaiaren inguruan aipatuko duguna. Kanpotik, barnetik, ezintasunetik edo lengoaiak berak, hizkuntza izatera pasatzen den unean jartzen dituen baldintzetatik abiatuz, sortu dira arte obrak, liburuak, kantak, hitzaren alde edo hitzaren aurka, hitzak beti, jendartean harremanak iruteko bere bidea urratzen duela.
Mahaian, halatan, ortofonista bat agertuko da, filosofo bat, idazle bat eta itzultzaile bat. Hizkuntzak, esperientziak eta jokoak gurutzatuko dira, ikus eta entzuleek nahieran parte hartzen ahalko dutela: edozein moldez, hitz eginez, ezinekin ekinez, ez ote gara Lekeitioetara helduko?
Itxaro Borda
MAHAI INGURUA
-Beñat Achiary: Kontzertua
-Antonio Casado: Erresonantzia eta Kiromantzidxa: arte soziala pandemia garaietan EUS
-Juan Garzia: Munduak euskaratzen (ONLINE) EUS
-Juan Gorostidi: Gorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea EUS
-Itxaro Borda (Moderatzailea) EUS
* Ez da itzulpen zerbitzurik eskeiniko
Komunikatzea zer den eta zergatik maite dugun komunikatzea, edozein dela gure egoera fisikoa, psikologikoa, filosofikoa edo kulturala, hori da HITZ EZIN/ HITZ EGIN mahaiaren inguruan aipatuko duguna.