Texto Destacado

Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio?” saioa, 2021eko udaberrian, Tabakaleran, hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika bidez garatuko den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa proiektuaren atarikoa da. 

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio?” saioa, 2021eko udaberrian, Tabakaleran, hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika bidez garatuko den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa proiektuaren atarikoa da. Egitasmo honek, Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta bereziki du aztergai Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta jatorri anitzekoen arteko lotura: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko gurutzatzeak eta borrokak, edo muntaiaren eta itzulpenaren erabilpena. 

Hizketaldi honen garapenerako lan-taldea osatu dugu Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia gonbidatuz. Beraien eskutik dator aurtengo Hizketaldi Haundiaren proposamena. Aurrez aipaturiko gai horietara hurbilpen bat egitea proposatzen delarik esparru eta esperientzia diferenteetatik datozen pertsonen ahotsaren eta irakurketaren bidez.

Hizketaldi Handia bertan parte hartu nahi duen ororentzat irekia dagoen proposamena da, eta eztabaidarako espazio bezala ulertzen da.


NON DAGO LEKEITIO? 

Mila bederatziehun eta… garai bat historian. Herri bat Lurrean. Europako eta munduko borroka politikoen mareak eta mugimendu artistikoen arnasa Hego Euskal Herri sozio-politikoki ito batean. Hizkuntza bat, euskara, gutxietsia eta galarazia; eta beste zenbait hizkuntza.

Hizkuntzetan hotsak. Eta hotsetan, tarteka, hitzak. Eta hitzetan, aldika, esanahiak. Eta esanahietan, zenbaitetan, mezuak. Esplizituak ala ez. Ulertzekoak ala ez ulertzekoak. Hitz mutuak, hitz mutatuak, hitz esanak eta emanak. Hitz kantatuak eta kantu hiztunak. 

Bilaketa estetikoa eta jolasa bat direla iduri luke Mikel Laboaren jardunean, bere ahots berdinik gabean emandako soinu eta doinuetan. Herri kulturaren ondare aberatsa ekarri eta berrirakurri zuen, beste kide batzuekin batera, eta espresio modu garaikideekin parez-pareko harremanean jarri. Doinu zaharrak eta forma berrituak. Lekeitioak.

Bi mila eta hogeita…  garai bat historian. Garai bat, historiaren heriotzaren ostean. Europa ez da lehengoa, ezta Euskal Herria ere. Egoera sozio-politikoa zeharo aldatu da. Kulturaren lekua ere bai. Hizkuntzek bizi edo irauten dute. Eta hizkuntzetan hotsak, eta hotsetan… 

Orain, ordea, bestelakoak da hotsen oihartzuna, bestelakoa baita ingurua; bestelakoa, hitzen esanahia edo esanezina edo esan nahi eza. Mezuen zentzua edo zentzurik eza. Zentzua izatearen zentzua. Bestelakoak dira entzumena eta zentzumenak.

Zer esaten dute orain hitzek? Ze hots bihurtu da tradizio? Zer da orain abangoardia? 

Nondik ote datoz eta norantzarik ba ote dute gaurko soinuen eta doinuen arte bideek? 

Non daude gure gaurko Lekeitioak?


EGITARAUA

05.03.2021 18:00-19:30 SARRERA


Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia: Aurkezpena EUS

Lawrence Abu Hamdan: Walled Unwalled (2018) (Zine-proiekzioa. Azpitituluak ES)

Frédéric Jouanlong: Karawane (Performancea). Frédéric Jouanlongek ahotsa eta bolumena emango dizkio Hugo Ballen dadá testuari.

* Ez da itzulpen zerbitzurik eskeiniko 

----------------------------------------------------------------------


06.03.2021 11:00-13:30 MAHAI INGURUA: HITZ EZIN/ HITZ EGIN  Itxaro Borda  (Moderatzailea) EUS

Beñat Achiary: Kontzertua

Antonio CasadoErresonantzia eta Kiromantzidxa: arte soziala pandemia garaietan EUS

Juan GarziaMunduak euskaratzen (ONLINE) EUS

Juan GorostidiGorrotoaren politikaz: sumindura, azken giza baliabidea EUS

* Ez da itzulpen zerbitzurik eskainiko 

--------------------------------------------------------------------


06.03.2021 15:30-18:00 MAHAI INGURUA: ZE DISTANTZIA BEHAR DU MIRAK? Maialen Lujanbio (Moderatzailea)  

David Toop: A Disconnected Voice: voices with and without bodies (ONLINE) EN

Karine Etxeberri: Uraren kantuak EUS

- Iván de la Nuez: Desde un lugar en la retaguardia ES

Bernardo Atxaga: Sehaska kanta bat Etiopian EUS

*Itzulpena euskera, ingeles eta gaztelerara


----------------------------------------------------------------------

 

06.03.2021 18:30-21:00 MAHAI INGURUA: BELARRIAREN AMILIZUAK  Xabier Erkizia (Moderatzailea)   

Raul Cantizano: El baile de las cuerdas (kontzertua)

Hannah Silva: The Sounds Inside Speech (ONLINE) EN

Alessandro Bosetti: Sistéma, an opera on tutto e niente (ONLINE) EN

Ainara Santamaria: Esperimentazioaren tradizioak Euskal Herrian EUS

Ramon Lazkano: (Hitz) Instrumentala EUS

*Itzulpena euskera, ingeles eta gaztelerara 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Proiektua