Homo Sapiens, Nikolaus Geyrhalter, Austria 2016, 94'.
Behaketa, istorio eta historiaren adibide erradikala, pertsonaia beharrik gabea, ikusten ari garena kokatuko luketen offeko ahotsen edo testuen beharrik gabea. Soinu zuzena eta hustutako eraikinen plano finkoak, besterik ez. Erabateko film postapokaliptikoa da hau, gure egunotan filmatua agertoki naturaletan, dokumental hutsa, iragan, orainaldi eta etorkizunaren nozioa lehertarazten duena.
Eraikin eta bestelako eraikuntza hutsei buruzko dokumentala: plano finkoen bilduma, hogei segundo inguruko hartualdikoak, munduan zehar askotariko guneak erretratatzen dituena: sovietar estadio bat, zine aretoak, dendak, zentral nuklearrak, ospitaleak eta abar. Eragin aski hipnotikoa du, fotografia eta kokaguneak bikainak baitira; eta horretan guztian badago postapokaliptikoa den zerbait, zonbien, hondamendi post-nuklear baten edo horrelako film bateko agertokiak balira bezala (izenarekin jolastuz gainera, gizakiak baitira, hain justu ere, filmean agertzen ez direnak).
Zer geldituko da gure bizitzaz gu joan eta gero?
Nikolaus Geyrhalter-en 'Homo sapiens' filmaren proiekzioarekin aurtengo 'Zinema eta arkitektura' zikloari amaiera emango diogu.