Subtitulo
Egoiliarrak: Nasra Sidi Azman eta Karlos Martínez Bordoy
Texto Destacado
Euskal Herriko eta Saharako bina artistaren arteko hartu-eman artistikoa eta kulturala proposatzen du ekimen honek. Euskal Herriko eta Saharako artista banak osatutako bikote bakoitzak artelan bat sortuko du, erresistentziaren kontzeptua ardatz hartuta. Artistek Euskal Herriko eta Saharako egoeren berezitasunak abiapuntu izango dituzten arren, ikuspegi global batekin helduko diote lanari. Izan ere, tokian tokiko erronkak, bakoitzaren berezitasunak ahaztu gabe, gizadiak eta planetak aurrean dituen erronken isla dira.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Egonaldi horiek esperimentu bezala planteatzen dira, nahasketa moduan: hizkuntzen nahasketa, gorpuztasunena, espazioarekiko harremanarena, egoera politiko-sozial desberdinena, eta mundua eta artea egin eta ulertzeko moduena. Oinarri-oinarritik bi herrien arteko trukearekin eta elkarrizketarekin konpromisoa hartu duen proiektua.

Egonaldien lehen fasea 2015eko urrian egin zen Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan, Aljerian. Bigarrena Tabakaleran egingo da, aurtengo maiatzean eta ekainean.

Proiektuaren zuzendaritza artistikoa Federico Guzmán artistak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta artista Oihana Garrok partekatzen dute.  

Esperientzia horretan sortzen diren artelanak ekainean egongo dira erakusgai Donostian. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No