Zer da autorretratua? Zeintzuk dira bere osagaiak?
Así me veo liburua Josune Urrutia ilustratzaile eta marrazkilariak lehen pertsonan egindako ikerketa eta esperimentazio sakonen prozesuaren emaitza da. Proposamen honek behaketa, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaitu.
Lantegian, liburuan proposatutako zenbait ariketa egingo ditugu, gure begiradari ekiteko era desberdinak aztertzen ditugun bitartean: denbora, ispilua, isla eta deformazioa, gorputzaren atalak…, bakoitzak bere Horrela ikusten dut nire burua fanzinea sortuko duelarik.
Tailerrean parte hartzeko ez da marrazteko ezagutza berezirik izan behar. Trebetasun handiago edo txikiagoarekin, danok marrazten dugu. Teknika ez da garrantzitsuena. John Bergeren hitzetan “Marraztutako irudiak begiratzearen esperientzia du bere baitan” beraz marraztea, neurri handian behaketa ariketa da.
Lantegia, beraz, jolasteko proposamena da, norbere burua harritzen uzteko eta marrazketaren bidez begiratzeko proposamena.
Jone Urrutiak gidatutako lantegi hau jolasteko proposamena da, norbere burua harritzen uzteko eta marrazketaren bidez begiratzeko proposamena.