Koenraad Van den Driesche geologoak ibilaldi bat gidatuko du denbora sakonean barrena eta, bien bitartean, denbora-lerro bat marraztuko du, klarionaz, hasi Big Bangaren garaitik eta Antropozenoraino. Eskala: zentimetro bat berdin milioi bat urte (orotara, 146 metro luze).
Geologoa denbora-lerroaren ondotik ibiliko da eta gertakari garrantzitsuenak aletuko ditu. Zoruan, animalien oinatz harrigarriak marraztuko ditu, iknofosil izenekoak, bakoitza dagokion geruza geologikoaren gainean.
Azken 2 milimetroetan agertzen zaigu Homo sapiensa, eta lerro ñimiño batek islatzen du Antropozenoa. Garai horrek aurreko garaiek baino eragin handiagoa izan du Lurraren gainean eta desagertze-abiadurak azkartu ditu.
Ibilaldi zirraragarri hau egiteko tokirik aproposena? Haizearen orrazia denbora harrapatzen saiatzen den oinezkoen bidea. Tempus fugit…
Oharra: Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute. Tabakalerako Info Puntutik abiatuko dira ibilbideak.
Koenraad Van den Driesche geologoak ibilaldi bat gidatuko du denbora sakonean barrena eta, bien bitartean, denbora-lerro bat marraztuko du, klarionaz, hasi Big Bangaren garaitik eta Antropozenoraino.