Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Kimia Kamvari 

Hamabi urte zituela abiatu zen Koenraad Van den Driesscheren (Gante, 1964) paseoekiko eta historia naturalarekiko lilura, biologo bat lagun zutela eskolarekin egindako egonaldi batean, 'Hautes Fagnes' aldean, Belgikako ekialdeko zohikaztegi eremu zabal bat. Kimika eta biologia ikasketak egin zituen Ganten eta Bruselan. Bere tesinan dinosauroen aztarnak aztertu zituen Lavini di Marco-n (Dolomitak). Euskal Kostaldeko Geoparkeko gidari akreditatua da.

Gaztetan hainbat irtenaldi antolatu zituen ikaskide eta lagunentzat, beti bidea aldatzen zuela ondorio dramatikoak lortu nahiz. Gante, Brusela eta Lovaina bezalako hiri historikoetan egin zituen egonaldietan hirian zeharreko paseoak antolatu zituen era informalean; horietan historia naturala bilatzen zuen hiri paisaiaren barnean, xehetasun historikoak eta efektu dramatikoak lagun.

Geologia doktoregoa amaitu ondoren, bere karrera zientifikoa bukatutzat ematea erabaki zuen eta Euskal Herrian finkatu zen paisaiei buruzko ikusmolde pertsonala garatzeko asmoz. Bertan aurkitu zuen paisaia ugarik, euripeko basoetatik Bardeetako estepa elkorretaraino, liluraturik gelditu zen. Ibiliaren ibiliaz, Kostalde Kretazeoa deituko duen paisaia baten hedadura eskerga aurkituz joan zen. Flyscharen ozeano-hondotik, arrezife, uharte eta kostaldeko itsasoetatik igarota, nahi duenak kostaldeko paduretara iritsiko da, oihan tropikal handiz inguraturik daudenak, eta dinosauroen aztarnez beterik Gaztelako mesetaren ertzetan, milaka eta milaka kilometro karratuko hedaduran.

Natura gidariaren prestakuntza abiatzerakoan konturatu zen ez zuela balio turistikoa duen zerbitzu estandar bat eman nahi, baizik eta interpretazio pertsonal bat ekarri, denborarekin zerikusia duena. Paisaiak, ederra izateaz gainera, historia asko kontatzen ditu aldi berean, atzodanik duela dozenaka edo ehunka miloi urteetaraino.

Haren proposamena, 'Denboran zehar paseatzen', denboraren estratigrafia batean oinarriturik dago, halako eran non zientzia, historia, filosofia eta estetika gurutzatzen diren. Hala, geologia eta arkeologia sortarazi dituen begirada estratigrafiko bera eta Charles Darwin 'Espezieen jatorria' idaztera eta 'Denbora sakona' aurkitzera eraman zuena bilatzen da, eta, Sherlock Holmesen antzera, elementuen arteko denbora lotura soilen eraketan oinarriturik dago, guztia paseo smithsoniar atseginak egin bitartean.
Cargo - Nota descriptiva
Geologoa
Tipo
Invitados