Ikus-entzunezko eduki pedagogikoetan espezializatutako ataria izango da Ikusgela.
![Ikusgela](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2021-12/ikusgela.jpg?itok=Bgqg4GN4)
Ikus-entzunezko eduki pedagogikoetan espezializatutako ataria izango da Ikusgela. Hainbat teknika uztartuz kutsu didaktikoa duten kontsumo azkarreko bideo pilulak sortuko ditugu narratiba berrietara egokitutako lengoaia batekin. Hori guztia, ikasleei zein gaian interesa dutenei erakargarria egingo zaien tono freskoarekin. Didaktikoa, bai; baina entretenimenduan erabiltzen diren teknikak baliatuta.
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatuko du proiektua, baina etengabeko elkarlanean ariko da ikus-entzunezko sektorearekin, administrazioarekin eta akademiarekin. Proiektu honek bi norabideetan nahi dueragin: bai hezkuntzarako baliabide eraginkorrak emanez, eta baita ere, euskarak sareko ikus-entzunezko edukietan duen hutsune nabarmen bati erantzunez. Azkenik, sortuko den eduki guztia lizentzia librearekin izango da, nahi beste erabili eta berrerabili ahal izango dela bermatuz.
![ikusgela](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2021-12/ikusgela_0.jpg?itok=XMnuqAUY)