Orden
-2
Equipo
Año
2023
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Jarraitu Immaterial zuzenean HEMEN

Immaterial gertaera esperimental bat da, digitalaren bitartezko errealitatearen paradigma esploratzean zentratua. Gizartearen ludifikazioak eta kultura bisualaren logikek, gero eta gehiago, birtualtasuna aldi berean espazio immaterial eta erreal gisa aurkezten diguten lurralde digitaletara garamatzate, hori posible bada. Immaterialeko programak bitarteko espazio horietan gertatzen dena eta espazio horietan jarduten duten logikak aztertu nahi ditu, autoerrepresentaziotik, bertan bizitzetik edo gorputzak eta harremanak digitalean ulertzeko moduetatik abiatuta. Hori lortzeko, ingurune hibrido bat sortzea proposatzen du: fisikoa eta birtuala, praktika sortzailea eta teorikoa, ludikoa eta politikoa. Helburua erreferentziazko komunitateak inplikatzea da, lurralde digitaletan esperimentazio artistiko eta praktika kulturalerako gune bat sortzeko.

Edizio honetan, adimen artifizialaren larrialdian jarriko da arreta, teknologia hau digitalaren bitartekaritza-paradigma berri baten aurrean kokatzeko modua eraldatzen ari den heinean, topaketako gai klasikoak alde batera utzi gabe.

11:00-20:30 -- Proiektuen erakusketa. Egun osoan zehar proiektu ezberdinen erakusketa interaktiboa:

                       Cuidado con los chicos que teclean UWU. Laura Tabarés

                       Pan y Circo. Jorge Isla

                       Ruins From the future. Lola Zoido

                       From the main square. Pedro Harres

11:30 -- AAren mitoa: materia eta autómata (EU/ES)

Laura MM, Ekaitz Cancela, Xabier Landabidea, María Moreno, Gorka Julio

Mahai ingurua

13:00 –  Immaterial 2022 proiektuen aurkezpena (ES)

Laura Tabarés, Jorge Isla, Lola Zoido, Lorena García

Aurkezpenak

17:00 -- Marta Peirano (ES)

Hitzaldia

18:30 -- Katakonba digitaletara txangoa (ES)

Ontologías feministas, Blanca Martínez (Hj Darger), Laura Tabarés

Hitzaldia

20:30 -- AWWZ b2b AI Dj

Emanaldia

Fecha Comienzo
Novedades
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si