Texto Destacado

Immaterial digitalki bitartekaturiko errealitateei buruz hausnarketa egiteko eta esperimentaziorako gune bat da.

Multimedia
Imagen
Pasada?
No
Descripción Larga

Immaterial digitalki bitartekaturiko errealitateei buruz hausnarketa egiteko eta esperimentaziorako gune bat da. Tabakaleraren zeharkakotasunean gertatuko den lan ildo egonkorra izango da. Topaketek, jarduerek, proiektuek eta deialdiek osatzen dute esparru hau, pantaila baten atzean babesten garenean edo espazio birtualean bizi garenean gertatzen denaren ikuspegi poliedrikoa eta batzuetan kontraesankorra eskaintzeko. Autoaurkezpena, mundu digitalean bizitzea, soluzionismo teknologikoa, avatar-ak eta giza harremanak eta harreman sintetikoak ildo horretako lan gai bihurtzen dira.

Gizartearen ludifikazioak eta gaur egungo kultura bisualaren logikek gero eta gehiago interpelatzen gaituzte bideojokotik hurbil edo eratorritako kode eta hizkuntzetan eta birtualtasuna leku immaterial eta erreal gisa era beran planteatzen duten espazio edo lurralde digitaletara garamatzate.

Tabakalera Birtuala:
Proiektu honen ekimen digitalaren parte bat Mozilla hubs plataforman sortutako Tabakaleraren bertsio birtual honetan topa daiteke, bertan erakusketak, ekimenak eta beste proiektuak aurkitu ahal izango dira. Tabakalera birtuala Jean Pierre Vargasek eta Pablo M. Garridok Immaterial proiektuaren baitan sortutako gunea da.

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional