Evil Eye erakusketarako esku-hartze performatiboa egin dut, hiru performanceez osatutako seriea. Conjugate to each other izena eman diot piezari, eta beste sei performerrekin osatutako sorkuntza da. Piezak, nolabait, Tabakalerako eraikinaz du zerikusia bere forma bertikal eta tente horretan gizonezkotasunaren ideia sumatzen delako eta nik queer performatibitateak eskaintzen dituen zirrikituetatak toki pribilegiatu hori desorekatu nahi dut. Grabitatearen ideia erabili dut erorketari, eta hortaz, porrotari buruzko hausnarketa poetikoak egiteko. Horri esker, existentziaren hauskortasuna aintzat hartzen duten munduak eraikitzeko moduak artikulatzen saiatzen naiz, horren kontra egin ordez. Performancea erakusketa aretora eramateko keinuan, aulkien multzokatzea egin dut, gorputzak bailiran kokatuta daudenak, eta haien gainean serigrafiatutako kamisetak kokatu ditut, arestian komentautako gaiak, nolabait, barnebilten diutenak. Iheskorra, galkorra eta iragankorra den horretan dut interesa, horregatik, agian, performancea medio gisa erabiltzeko hautua.