Orden
0
Equipo
Autor/es
Año
2023
Idioma
Sinopsis

Miranda Pennell Londresen bizi den artista eta zinemagilea da. Antropologia bisuala ikasi zuen, eta arrasto hori egiten dituen film laburretan antzematen da. Evil Eye erakusketarako, Strange Object filma aurkezten dugu, 2010ean ekoitzi zuen 15 minutuko ikus-entzunezko pieza. Filma honetan, artistak aireko perspektibaren eta gerra totalaren arteko harremana aztertzen du, Orson Wellsen Munduen gerra (1898) eleberrian lehen aldiz azaldu zen kontzeptua: inolako muga moralik gabeko erabateko suntsipenera daraman gerra. Pennellen hitzetan, Strange Object bideosaiakeran, «kolonizatutako lurralde ezezagun baten aireko argazkiak ateratzen dira, historiaren irudiei, ahanzturari eta narratibei buruz hausnartzeko abiapuntu gisa». Zuri-beltzeko irudiek narratzailearen ahots leunarekin batera sortzen duten ilusioak zientzia fikziozkoak edo existentzia bera bezain errealak izan daitezkeen munduak erakusten dizkigu.

Novedades
No
Destacado
No
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Audio file
Imagen Listado
Imagen
Miranda Pennell 'Strange Object'
Pie de imagen
Miranda Pennell, 'Strange Object'
En Home
No