Miranda Pennellen lan zinematografikoa 2021ean proiektatu zen Berlinalen, New Yorkeko Zinema Jaialdian eta Viennalen. Erakusketa kolektiboen artean, hauek nabarmendu behar dira: Intersectional Geographies (2022), Martin Parr Foundation, Bristol; Visions of Empire (2021), Padrao dos Descobrimentos, Lisboa; eta Tanzbilder (2019), New Museum for Art and Design, Nuremberg. Gaur egun, artista egoiliarra da Londresko Unibertsitateko Birkbeck-eko Zuzenbide Fakultatean.
Strange Object, 2020
HD bideoa, 15’ 00’’
Artistaren kortesia
1910ean teknologia aeronautikoaren egoera punta-puntakoa zen, eta Filippo Tommaso Marinetti, Gabriele D'Annunzio eta Julius Petersonek, besteak beste, testuetan hegaldiaren irudia erabiltzen zuten birsortze nazionalaren kodifikatzaile gisa Baina hasierako irteera- eta berritze-fantasia horiek kolonien suntsipenarekin uztartuta geratu ziren. Miranda Pennell artistak aireko ikuspegiaren (ikuspegi panoramikoa) eta erabateko gerraren arteko harremana aztertzen du. Kontzeptu hori lehenbiziko aldiz H.G. Wells autorearen The War of the Worlds (1898) eleberrian aipatu zen, muga moralik gabe suntsipen osoa eragiten duen gerra deskribatzeko. Strange Object bideosaiakeran, haren hitzetan, “kolonizatutako lurralde ezezagun baten aireko argazkiak ateratzen dira, irudiei, ahanzturari eta historiako narratibei buruz hausnartzeko abiapuntu gisa.