Orden
0
Equipo
Autor/es
Etiqueta
KOMISARIO BERRIAK
Año
2021
Duracion
00:16:05
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Lan-mundua nabarmen eraldatu da azken hamarkadetan. Jonathan Craryk dioen moduan, 24/7 gizartean bizi gara, ekoizteko eta kontsumitzeko aukerak mugarik ez daukan gizartean (1). Fordismoko fabriketan argi eta garbi zehaztuta zeuden lan egiteko denbora, aisialdian igarotzeko denbora eta lo egiteko denbora, baina muga horiek erabat lausotu dira iraultza digitalaren ondorioz.

Internet eta gailu teknologikoak (mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak eta smartphoneak) asmatzeari esker, irauli egin dira lehen ondo bereizita zeuden publikoa-pribatua, erreala-birtuala, ekoizpena-kontsumoa edo lana-aisialdia arloak, eta iraganekoaren bestelako egoera bat ekarri dute berekin.

Egoera berri honetan, lanerako prestutasuna erabatekoa da. Gailu mugikorra da fabrika berria, eta begiak itxi eta teklak sakatzeari uzteko, atseden bat hartzeko eta deskonektatzeko ezintasuna gero eta handiagoa da. Egunez eta gauez, lanpostuan, baina baita etxean ere, tabernan, parkean edo metroan, lanean jarraitzen dugu. 24/7 gizartean, ez dago fabrikatik langileak ateratzeko ordua iragartzen duen sirenarik.

(1) Crary, Jonathan. 24/7. Late Capitalism and the Ends of Sleep. London: Verso, 2013.

Imagen Listado
Novedades
No
Destacado
No
Formato
Imagen Detalle
Contenido Principal
Imagen
Irrupciones e interrupciones
Imagen Listado
Imagen
Irrupciones e interrupciones
En Home
No