Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce, 1080 Bruxelles, Chantal Akerman, Frantzia, 1974, 198´. FR azp. EU/ES
Zinemaren historiako filmik onena Sight & Sound aldizkari ospetsuaren arabera. Chantal Akermanen talentua berretsi eta, Marguerite Durasekin batera, feminismo zinematografikoaren erreferente bihurtu zuen maisulan paregabea. Delphine Seyrigek Jeanne Dielman hilezkorra gorpuzten du, egunerokotasunaren esklabotzan kaiolatutako emakumea, bere seme nerabea zaintzen duen bitartean egunero ekintza berberak errepikatzera kondenatua.
Jeanne Dielman seme bat duen alargun gaztearen bizitzak ordena aldaezina jarraitzen du: mutila eskolan dagoen bitartean, bera etxeko lanez arduratzen da eta arratsaldean prostituzioan aritzen da.
Itxaro Bordak aurkeztutako saioa (Euskaraz).