Orden
0
Equipo
Año
2022
Idioma
Sinopsis

2022an 70 urte beteko ditu Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta zinea programatzen dugun erakunde guztiak batu gara ospakizunera, Nosferatuko zikloak eta argitalpenak barne. Aurreneko liburukia gaztelaniaz argitaratu da eta Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián izenburua du. Ez da lan erraza izan urteurren horri ikuspegi editorialetik nola ekin erabakitzea. Nola heldu 70 urteri, zer liburu-modu aukeratu? Nosferatu bildumaren izaerak ez du lekurik uzten kontakizun historikoarentzat, ez oroitzapen-albumentzat ere, saiakeratik hurbilago legokeen formula behar genuen. 

Quim Casasek koordinatu du lan kolektibo hau. Kritikaria eta Zinemaldiko hautaketa-batzordeko kide den honek, hiru adarreko bidea aurkitu du, osatugabea ziurrenik, baina suspergarria inondik ere. Horrela azaldu du "erabiltzailearentzako gidan":

"Liburu honen asmoa ez da, eta ezin da izan, laburpen bat egitea. Aldiz, zinema sariketa honen berezitasun batzuk erakutsi nahi dira, ulertuz beti erne dagoen eta aldatu, eraldatu eta hobetu daitekeen gorputz bat dela; Kontraesankorra da, noski, baina horrexegatik da bizia eta iraunkorra gaur arte. (...) Uneen, izenen, izenburuen eta joeren hautu bat da, ezinbestekotzat jotzen ditugunak, onartzen dugun arren, noski, ez dela horrela jende guztiarentzat. Zinemaldiaren historiari begiratzeko, gure azterketak mugarritzat jo daitezkeen oinarriak hartu ditu abiapuntu, atzera begirakoan eragin sakona izan dutenak, izen ezkutuak eta ahaztuak deskubrituz, sariketa honi nortasuna ematen dioten sekzioak; Urrezko Maskorrek berek irudipen bat eman diezagukete zinemaren lengoaian izan diren askotariko aldaketei buruz, 1953an Zinemaldia hasi zenetik (...)".

 

Novedades
Destacado
No
Formato
Contenido Principal
Imagen
Nosferatu Z70
Imagen Listado
Imagen
Nosferatu Z70
En Home
Si