Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia, DSS2016, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua.
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa hiru ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).
Ikusmira Berriak lau egonalditan gauzatzen da: Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketaren (EIECINE) zuzendariak, Kimuak programaren 2015ko edizioan hautatutako errealizadoreak, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 38. zinema-jaialdiaren Labo lehiaketako parte-hartzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.
Kimuak programaren 2015ko edizioan hautatutako errealizadoreak
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, film laburrak sustatzeko eta banatzeko programa da, Euskadiko Filmategiak kudeatuta. Euskadin egindako film laburren urteko hautaketa hori nazioarteko zinema-jaialdi eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietan lehiatzen da.
Antolatzaileak:
Laguntzaileak:
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA