Imagen
Imagen
Descripcion
Mikel Gurreak (Donostia, 1985) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bitartean, Agosto publizitate ekoizpen etxean lan egin zuen eta film labur batzuk idatzi eta zuzendu zituen. Horien artean, ondokoak nabarmentzen dira: Primo (2008), Los gatos del tejado (2009) eta Rojo en el agua (2010). 2011n “la Caixa” Gizarte Ekintzaren beka bat lortu zuen zuzendaritza master bat ikasteko London Film School delakoan. Garai horretan Txoria dokumentala eta Chessmates publizitate spota zuzendu zituen eta Londresko Queen Elizabeth Hall-en estreinatuko zen Rambert Dance Company-ren Automatic Flesh koreografiarako dramaturgia garatu zuen. Foxes, haren graduazioko filmak hainbat sari bildu zituen, horien artean ikasle mailako fikzio onenaren saria Montrealeko Festival des Filmes du Monde-n, eta Kimuak 2015eko katalogorako hautatu zuten. Soka, antzerti fikzioaren proiektua aukeratu zuten Donostia 2016 Ku ltur Hiriburutza barruko Antzerkigintza Berriak proiekturako. Gaur egun, Heldu (Hold) izenburuko fikziozko film luzea garatzen ari da Eva Sigurdardottir ekoizlearekin, eta EAVEk (European Audiovisual Entrepreneurs) hautaturik gertatu da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zuzendari eta gidoigilea
Tipo
Artistas y Creadores