Chico y Chica artisten Notario (Encadenado) ikuskizunaren erdia abestua da, eta beste erdia, berriz, hitzezkoa. Ikuskizuna “Notario: Cuaderno de apreciaciones” (Austrohúngaro 2016) album eta liburuko materialean oinarrituta dago. Soinu-fikzioaren, ahozko liburuaren eta irakurritako abestiaren arteko proposamena da.
Chico y Chica artistek soinua gutxieneko formatura, etxeko formatura, egokitzen dute, programaziorik eta erritmorik gabe; hala, etenik gabeko soinu-ibilaldi batera gonbidatzen gaituzte eta, bertan, euren abestiak eta “Cuaderno de apreciaciones de Raquel, la sensación de Calisto” lanaren kapituluen irakurketa tartekatzen dituzte. Etorkizunean girotutako zientzia-fikzio erromantikoko kontakizun horretan, espazioko profesional baten ibilerak ezagutuko ditugu; izan ere, emakumeak askotariko misio eta bidaietan sentitutakoari buruzko oharrak idazten ditu.
Kanpo espaziorako bidaia intimo berezi eta zirraragarria da, bitxia eta, aldi berean, ezaguna: planetak, iruzurra, roboten gatazka, ezkontzak, beldurra, maitasuna, bioaniztasuna, fitnessa, ingurumen-konspirazioak eta mirariak.
Inaugurazioan Agnés Pe Dj izango da ere bai.
Chico y Chica artisten 'Notario (Encadenado)' ikuskizunaren erdia abestua da, eta beste erdia, berriz, hitzezkoa. Ikuskizuna “Notario: Cuaderno de apreciaciones” album eta liburuko materialean oinarrituta dago.