Pentsatu izan da adimena pertsonek soilik dugun ezaugarria dela eta gainerako espeziekiko dugun nagusitasuna justifikatzen duela. Horrexegatik, makina adimendunekiko dugun lilurak berekin ekartzen du susmo- eta mehatxu-sentimendua, mintzaira hedatuaren ereduei buruzko egungo polemikek erakutsi duten bezala, arima zutela baieztatu baitzen. Falazia antropozentrikoek eta narratiba transhumanistak elikatu egiten dute adimen artifizial autokontziente batekiko beldurra; hala ere, adimenaren ustezko artifizializazio baten aurka egin beharrean, onartu behar dugu gure adimena beti izan dela artifiziala. Andy Clark bezalako filosofo eta neurozientzialariek ziurtatzen digute pertsonak ziborg edo “sinbionte gizatiar/teknikoak” garela, eta geure prozesu kognitiboak zabaldu egiten direla artefaktu kulturalen eta gailu teknologikoen bidez. Ikuspegi horretatik, adimena ez da norbanakoaren ezaugarri bat, pertsonen, organismo biologikoen eta sistema teknikoen artean zabaltzen den prozesu bat baizik, eta N. Katherine Hayles literatura-kritikariak deituriko “kognosfera” osatzen dute. Portaera adimendunak badirudi eskala guztietan gertatzen direla, hasi maila molekularretik (espontaneoki egitura konplexuetan antolatzeko joera duena) eta maila planetariorainokoa (sistema bakar autoerregulatu bat eratzen duena). Hortaz, adimena toki guztietan dago, baina modu arraroetan; Freud-ek kezkagarritzat eta traumatikotzat joko zuen arrarotasun horrek gizateriaren nartzisismoari egindako zauriak giza osteko etorkizun-aukera berriak ireki litzake.
Conferencia de Toni Navarro dentro de IMMATERIAL 2024 Artea eta Teknologia Festibala