Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

18:00 Santos Zunzuneguiren aurkezpena. 

19:00 Invasión, Hugo Santiago, Argentina, 1969, 123'

2018 urtean Tabakaleran proiektatu genuen pelikula Espezie inbaditzaileak Fokuaren barruan. 

Eta film batek bilduko balitu literaturaren historiako idazle handietako bi -Jorge Luis Borges eta Adolfo Bioy Casares gidoian- eta olatu argentinar berriko zinemagile abangoardista eta aitzindari baten -Hugo Santiago- talentu bisuala? Horixe gertatu zen titulu honekin, zeina zinemaren historiako erabateko kultuzko filma baita.

Obra hau betiko desagertzeko zorian egon zen, hori ere kontatu behar da. Filma Juan Carlos Onganíaren diktadura militarraren amaieran grabatu zen, eta bahitu egin zuten 1976ko golpe militarraren ondoren. Urteetan, erabat desagertuta egon zen, eta horrek areagotu egin zuen munduko zinemazaleen artean zuen gertaera mitikoaren aura. 2004an, 35 milimetroko kopia bat aurkitu zuten, eta, horri esker, Buenos Airesko Filmotekak obra garrantzitsu hau berreskuratu zuen, eta berriro eman ahal izan zuen munduko aretoen zirkuituan. Orain, Tabakaleran aurkeztuko dugu Cristinaenea parkean egiten dugun udako zinemaren atariko moduan. Aurten, espezie inbaditzaileen ideiari buruzkoa izango da udako zinema.

1957. urtea, Aquilea hiria (izena asmatua da; Buenos Aires izan liteke). Inbaditzaile talde batek, zeinari buruz ez baitakigu ia ezer, hiria hartu nahi du. Agure bat buru duen erresistente talde bat inbasio hori geldiarazten saiatzen da. Dena da iluna, misteriotsua, irreala, definitu ezinezkoa. Nor dira, nondik datoz, zer nahi dute? Pelikula anizkun bat da, pelikula labirinto bat, pelikula ispilu bat, pelikula alegoriko bat, eta, era berean, polizia-pelikula bat da, zientzia fikzioa, abangoardia eta alegatu politiko bat.

Orain, titulu hau eta bere dimentsioa eta garrantzia historian kokatzeko lagungarriak izan daitezkeen generoko beste klasiko batzuk gogora genitzake: Chris Marker-en La jetée (1962) eta Jean-Luc Godard-en Alphaville (1965) filmak garai berekoak dira, eta etorkizuneko/iraganeko gizarte baten argazki existentzial, poetiko eta tragiko bera dute. Eta, nola ez, aipatu beharra dago El Etenauta, Germán Oesterheldek eta Francisco Solano López marrazkilariak eginiko zientzia fikziozko komikia. 1957 eta 1959 artean argitaratu zen, eta Buenos Airesko hiriaren inbasio batekin hasten zen.

Zinema-saio hau Hugo Santiagoren omenaldi moduko bat izango da. Aurtengo otsailean hil zen, bizitza zinemari eman eta gero. Kultuzko eta sekretuzko autore hau Buenos Airesen jaio zen, eta Robert Bressonen ikasle eta laguntzaile izan zen zazpi urtez haren etapa frantsesean. Ozeanoaren alde batean eta bestean egin zuen bere ibilbidea, erbestearen garai asaldatuan bizi izan ziren talentu askorekin gertatu zen moduan. Arte politiko onarekin gertatzen den bezala, haren filma oraindik ere indarrean dago erabat, eta ohorea da gure zinema-aretoan programatzea.

“Film fantastiko bat da, berri gisa kalifika daitekeen fantasia mota batekoa. Ez da Wells edo Bradbury-ren zientzia fikzioa bezalakoa, eta ez dago naturaz gaindiko elementurik: Inbaditzaileak ez datoz beste mundu batetik. Psikologikoki ere ez da fantastikoa: pertsonaiek ez dute gizakien jokabide orokorraz bestelakoa den moduan jokatzen, Henry James edo Kafkaren obretan gertatu ohi den moduan. Egoera da fantastikoa: etsai boteretsu batzuek setiatuta dagoen eta –ez dakigu zergatik- zibil talde batek babesten duen hiri baten egoera.

Ez dakit zein izango den emaitza, baina film fantastiko mota berri bat egiten saiatu gara: errealitatean gertatzen ez den eta hala ere ikuslearen imajinazioak onartu behar duen egoera batean oinarritutako filma da”.  Jorge Luis Borges.

 

Aipamen berezia jaso zuen Locarnoko nazioarteko zinema jaialdian 1969 urtean.

Argentinako kronista zinematografikoen elkartearen gidoi onenari saria jaso zuen 1970 urtean.

 

 

 

Descripción Corta

18:00 Santos Zunzuneguiren aurkezpena. 


19:00 Invasión, Hugo Santiago, Argentina, 1969, 123'

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
HIstorias del cine III. Santos Zunzunegui
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si