Tabakalera dantzan programaren barruko proiektu egoiliarra.
Isiltasuna zizelkatzen Myriam Perez Cazabon koreografo eta dantzariaren eta Sofia Martinez konpositorearen arteko sorkuntza-egonaldia da. Haien lana Patio aretoan aurkeztuko da zikloaren lehen egunean, eta Myriami Sofiarekin lan egiteko eskainitako sorkuntza-egonaldiaren emaitza da, koreografiaren eta musika-konposizio garaikidearen arteko hurbilketa bat. Hutsuneaz, lasaitasunaz eta isiltasunaz hitz egiten duten espazioa eta denbora. Musika - konposizioa Lallement-Marques gitarra-jotzaileen bikoteak interpretatuko du.
Fitxa artistikoa:
Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
Musika konposaketa: Sofia Martinez
Koreografia: Myriam Perez Cazabon
Eszenan: Duo Lallement&Marques, Myriam Perez Cazabon
Laguntza artistikoa: Bertha Bermudez, Mizel Theret
Babesa eta elkarlana: Tabakalera, Donostiako Musika Hamabostaldia, Gipuzkoako Dantzagunea
Tabakalerak ekoitzi du Isiltasuna zizelkatzen koreografia, eta Miriam Pérez Cazabonek sortu du, kultura garaikidearen nazioarteko zentroan eginiko egonaldian.