Itsaso Aranak La Virgen de agosto-ko filmazioaren egunerokoa aurkeztuko du eta Soledad Morentek filmeko abestiak abestuko ditu zuzenean.
Film bat egitea mirari txiki bat da. Behar beste denboran partekatutako fedea da; beldurra, espektatiba, ilusioa, gauza izendaezin pila bat da, elkarren artean gutxi ezagutzen den jende talde batek eusten diona.
Film bat existitu aurretik, amets bat pantaila partekatu batean (hitzez hitz) proiektatzea da. Errodatzea oihanetik, ibaitik igarotzea da, egarriari eta loari aurre egitea, jatea, korrika egitea, taldean harritzea. Film bat egin ondoren hitz egitea denbora bat gogoratzea da, argazki album bat irekitzea, kantu zahar bat abestea, udako bidaia bat gogoratzea.
La Virgen de Agosto filmaren filmaketan zehar, Jonás Trueba zuzendariarekin batera idatzi nuen eta protagonista izateko zortea izan nuen, errodaje-eguneroko bat idatzi nuen, Evaren, nire pertsonaiaren fikzioan, keinua imitatuz.
Saio honetan, film bat barrutik egiteko prozesu sentsoriala zuoi helarazten saiatuko gara, errodaje-egunkari intimo honen zatiak irakurriz, eta Soleá Morenteren ahots baliotsuarekin, bidaia osoan zehar lagun izan baikenituen haren abestiak.
Soleák eta Evak antza handia dute. Biak dira hauskorrak eta ausartak, biek ematen dute aire zabalean kantatzen eta hitz egiten dutela, biek bilatzen dute zerbait, nolabaiteko fedea, bizitzan, udan, besteetan, beren baitan.
Kontatutako eta kantatuko zine-saio honetan, bat-bateko topaketa desiratu bat partekatuko dugu, urrunekoa dirudien uda bat aipatuz, eta filmak berriz ere gogora ekarriko digu batzuetan bizitza zabalagoa, osoagoa eta bizigarriagoa izan daitekeela.
*Bezperan La Virgen de agosto filma proiektatuko da.
Itsaso Aranak La Virgen de agosto-ko filmazioaren egunerokoa aurkeztuko du eta Soledad Morentek filmeko abestiak abestuko ditu zuzenean.