Texto Destacado

Hilabetean behin zuzendariak gonbidatuko ditugu euren lan-prozesuei buruz hitz egin diezaguten. Kontua zineaz aritzea da, zine-aretoan.

Multimedia
Imagen
Cine-hablado
Pie de imagen
© SSIFF
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Tabakalerako zinema ikasgela bat ere bada, askotan esan izan dugu hori. Zinema-eskola bat dugu (Elias Querejeta Zine Eskola), eta haren klase asko pantaila partekatuan ematen dira, aurkezpenen, gonbidatuen, proiekzioak testuinguruan kokatzeko hitzaldien edo publikoarekiko topaketen bidez. Gainerako bazkideek ere aurkezpenak, mahai-inguruak eta eztabaidak eskaintzen dituzte bertan.

Ahozkotasunaren, irudien eta pantaila barruko eta kanpoko presentzien arteko gurutzaketa hori oso modu naturalean gertatzen da hasieratik. Beraz, gure aretoan filmak erakusteaz gain, filmei buruz ere hitz egiten dugu, zinema zer den, nola egiten den, testuinguru historiko eta kulturala, irudien eta soinuen aurrean eta atzean dagoena.

2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA zikloa jarri genuen martxan, zuzendariei beren lan-prozesuak aretoan kontatzeko gonbidapena. Erabakiak partekatzean datza, euren disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.

Prozesu horiek publikoarekin partekatzea da helburua, klase magistral gisa. Zinema-aretoko zinemaz hitz egitea bezain erraza da, ahozko kontakizuna irudiei gehitzea sormen-prozesuak hobeto ulertzeko.

Imagen Listado
Imagen
Cine-hablado
Pie de imagen
© SSIFF
Tipo Agrupación
Zikloa
Futura?
No