Erakusketa bakoitzean hainbat pertsonari gonbita egiten zaie bere interes eta interpretazioetatik abiatuz bisitaldiak proposa ditzaten eta horrela, bestela agertuko ez liratekeen zentzu eta irakurketa berriak sor daitezen.
Hezitzaileek, zientzialariek, biologoek, historialariek, antropologoek, ikasleek... ezusteko topaketak eta ibilaldi alternatiboak sorraraziko dituzte erakusketa-aretoetan.
Maiatzak 5 - Ainara LeGardon
Ahotsa, hitza, errepikapena eta arnasaren inguruko hausnarketa eta esperimentazioa Ainara LeGardon eta Itziar Okariz-en lanek partekatzen dituzten ezaugarriak dira. Ainara LeGardon-ek bisita esperimental honetarako soinu performance bat proposatzen du. Bertan, bere ikuspuntu pertsonaletik abiatuta, testu poetiko batzuen izaera musikala aztertuko du, hauen ulergarritasunarekin eta esanahiarekin jokatuz.
Martxoak 24 - Itziar Okariz, Beatriz Herráez
Oraingo honetan, martxoaren 24an, I Never Said Umbrella erakusketan murgilduko gara Itziar Okariz artista eta Beatriz Herráez komisarioaren eskutik. Erakusketako lanen artean solasaldi-ibilbidea egingo dugu; Aplauso-tik Las Estatuas-era, Diario de Sueños-etik Ujjayira, bisita honek Tabakaleran ikusgai dauden lanen konstelaziora hurbiltzea ahalbidetuko digute, erakusketaren protagonistarekin solasean.
Ibilbide hauetarako hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzen ditugu Tabakalerak hartzen dituen erakusketen gainean ikuspuntu berriak eskain ditzaten.