Subtitulo
Itzulpena ikuspegi estetiko eta politiko batetik
Texto Destacado

Praktika artiskoaren eta kulturalaren bitartez, itzulpenaren alderdi politikoak eta estetikoak ikertu nahi duen proiektuaren abialdia.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Itzultzen ari gara epe luzeko ikerketa proiektua da. Proiektua, Ion Munduate eta Blanca Calvo artista eta koreografoek (Mugatxoan), Virginie Bobin komisario eta idazlearekin batera jarri dute martxan. Bertan, praktika artistikoaren eta kulturalaren bitartez, itzulpenaren alderdi politikoak eta estetikoak ikertu nahi dira.

 

Itzuli aditzak, euskaraz hainbat adiera ditu, eta proiektu honek, hain zuzen, horietako bi gurutzatzen diren puntuan jartzen du ardatza. Lehen adiera, bidaia batetik edo ekintza batetik jatorrira bueltatzea litzateke. Hasiera bat eta amaiera bat irudika ditzakegu kasu honetan, baina ez dugu berririk tartean gerta litezkeen egoeren inguruan, ezta gertatzen den lekualdaketaren inguruan ere. Bigarren adierak aurrez hizkuntza batean adierazia zegoena beste hizkuntza batera eramateari egiten dio erreferentzia. Bietan, Itzultzen ari gara.

 

 

Itzultzen ari gara-k itzultzailea ustegabeko esanahien, bitarteko espazioen, sortzaile jotzen du. Puntu horietan artista, ikerlari, ekoile kultural edo hiritar gisa gure egiteko birpentsatzeko aukera eskaintzen digu. Testuinguru horretan, sarri, hizkuntza eta itzulpena kontrolerako eta bazterketarako tresna bilakatu izan dira (besteak beste etorkinen edo Europan eta bere mugetan aterpea bilatzen dutenen joan-etorrietan eta egoeran eragin nabarmena izan du honek). Itzultzen ari gara-k taktika, keinu eta praktika ezberdinak batu nahi ditu, itzultzea bera (bi zentzuetan: itzulpena eta lekualdatzea) “performatu” eta asmatu, eta topaketa eta harreman ezezagunak sorraraziko dituzten prozesuak bilatzeko.

 

 

Itzultzen ari gara-k hainbat fase izango ditu. Horietako bakoitzak alderdi itxi bat izango du, lantegi moduan garatuko dena, eta saio irekiak, ikerketa partekatu eta garatzeko bide gisa.

 

 

Oraingoan diziplina eta jatorri ezberdina duten bost gonbidatu izango ditugu, ikerketa honen hastapena bera euren ikuspegi eta esperientziekin alderatzeko: Ashkan Sepahvand (Berlín) itzultzaile eta idazlea,  Myriam Suchet (París/Montréal) linguista, Nicolas Malevé (Bruselas), Jon Mikel Euba (Bilbao) eta Katarina Zdjelar (Rotterdam) artistak. Guztiek Itzultzen ari gara-n funtsezko diren gaiak jorratu dituzte alderdi ezberdinetatik euren lanetan.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2015
Tipo Agrupación
Programa
Futura?
No