Ivanovo detstvo (La infancia de Iván), Andréi Tarkovski, Sobietar Batasuna, 1962, 95',
Andréi gaztearen lehen film luzea da. Andréi bere tesiko Katok i skripka (El violín y la apisonadora, 1960) film laburrarekin graduatu zen zinema-eskolan, eta Mostfilm estudioek film batekin jarraitzeko deitu zioten, haren zuzendaria kaleratu egin zutelako. Aginduzko lana izan zen, beraz, baina zuzendari gazteak bere egitea lortu zuen, agerian utzi baitzuen bere talentu berezia, estiloa eta indar zinematografikoa.
Vladimir Bogomoloven eleberri labur batean dago oinarrituta pelikula, eta haur umezurtz batek, Ivan gazteak, Bigarren Mundu Gerran duen bizitza kontatzen du. Baina film hau borrokak eta maniobra militarrak kanpoan uzten dituzten gerra-pelikula horietako bat da, eta garrantzitsuena pertsonaien barruan gertatzen dena izan ohi da film horietan. Ezaguna egiten zaizue beste film batzuetako distantzia hori, ezta? Besteak beste, The Thin Red Line (Terrence Malick, 1998) filmekoa? Bada, hori, baina berrogei urte lehenago.
Tarkovskik gerran erabat integratutako haur-heldu horren eta bere ametsetako munduaren arteko dualtasuna proposatzen du, zehazki lau ametsetakoa. Istorio triste honen potentzial poetiko guztia erabiliko du horietan.
Filma mugarri izan zen bere garaian, eta hainbat zuzendarik eta kritikak laudatu zuten: argazki arretatsua, soinuaren tratamendua, irudien lirismoa... Zuzendari paregabea sortu zen, eta munduko pantailak hura iristeko prestatu ziren.
Filmari Urrezko Lehoia saria eman zioten 1962ko Veneziako Zinemaldian.
Andréi gaztearen lehen film luzea da. Mostfilm estudioek film batekin jarraitzeko deitu zioten, haren zuzendaria kaleratu egin zutelako. Aginduzko lana izan zen, beraz, baina zuzendari gazteak bere egitea lortu zuen, agerian utzi baitzuen bere talentu berezia, estiloa eta indar zinematografikoa.