Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, indarrak batu eta akordio bat sinatu zuten Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) sortzeko. Artistei zuzendutako ikasketa-programa da, eta 2020ko uztailaren 1ean ire zituen ateak. Praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu.
Institutua ekimen berritzaile gisa sortu da, baina, aldi berean, Euskal Herriari lotutako testuinguru artistikoan errotuta. Arte garaikidean ezagutza transmititzeko tradizio berezia aitortzen dute bi erakundeek, eta etengabeko elkarrizketan oinarritutako programa pedagogiko eta esperimentala garatzeko asmoa dute.
Institutuak uztailean ireki zituen ateak, eta, bi hilabetez, udako eskola baten moduan funtzionatu du, baita truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune gisa ere. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izan zen, 2020ko uztailaren 1etik abuztuaren 28a bitartean. Gainera, urriaren 8tik abenduaren 20ra Artiumek bisibilizazio fasea hartuko du: "Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea" (A4 aretoa. Lantegia, Artium).
Ikasketa-programa eremu instituzionalean sortzen diren harreman profesionalak ezagutzaren ekoizpenera eta transmisiora hedatzeko nahitik sortu zen, inguruko artisten eta nazioartean dabiltzan beste batzuen arteko topagune bat eraikitzeko helburuarekin.
Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) dira institutu berriaren tutoreak, eta irakasle lanetan Katinka Bock, June Crespo, Diedrich Diederichsen, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati aritu dira. Horrez gain, Institutuak ikerketa batzorde bat du, Beatriz Herráez (Artiumeko zuzendaria), Oier Etxeberria (Donostiako CICC Tabakalerako Arte Garaikideko arduraduna) eta aipatutako hiru tutoreek osatua.
Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, indarrak batu eta akordio bat sinatu zuten Jardun A