Artistei zuzendutako ikasketa-programa.
Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, indarrak batu eta akordio bat sinatu zuten Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) sortzeko. Artistei zuzendutako ikasketa-programa da, eta 2020ko uztailaren 1ean ire zituen ateak. Praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen ditu.
Institutua ekimen berritzaile gisa sortu zen, baina, aldi berean, Euskal Herriari lotutako testuinguru artistikoan errotuta. Arte garaikidean ezagutza transmititzeko tradizio berezia aitortzen dute bi erakundeek, eta etengabeko elkarrizketan oinarritutako programa pedagogiko eta esperimentala garatzeko asmoa dute.
Institutuak 2020ko uztailean ireki zituen ateak, eta, bi hilabetez, udako eskola baten moduan funtzionatu zuen, baita truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune gisa ere. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izan zen, 2020ko uztailaren 1etik abuztuaren 28a bitartean. Gainera, urriaren 8tik abenduaren 20ra Artiumek bisibilizazio fasea hartuko du: "Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea" (A4 aretoa. Lantegia, Artium).
Ikasketa-programa eremu instituzionalean sortzen diren harreman profesionalak ezagutzaren ekoizpenera eta transmisiora hedatzeko nahitik sortu zen, inguruko artisten eta nazioartean dabiltzan beste batzuen arteko topagune bat eraikitzeko helburuarekin.
Tutoretza profesionalak
Irakasleen taldea momentuan bi erakundeen erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen duten eragile profesionalek osatzen dute. Tabakalerak eta Artiumek jatorri oso ezberdineko ahots profesionalei dei egin zieten, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen potentziala identifikatu eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak.
Proposatutako mekanika artista gonbidatu bakoitzak bere sormen prozesuen ikuspegi berezia eskain dezan diseinatuta dago. Horrek programaren metodologia tailerraren espazioan ehuntzen diren harremanen ondoan kokatzen du, une eta egoera bakoitzean garatzen diren praktika zehatzetan, eta ez prozedura teoriko batean. Metodologia hori praktikara eraman da ariketen, tailerren edo ad hoc proposatutako beste topaketa batzuen bidez.
JAIren Ikasketa Batzordea honela dago osatuta:
Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Catalina Lozano (Artium Museoko komisarioburua), Clara Montero (Tabakalerako kultura zuzendaria) eta Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria).
Programako tutoreak: Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora.
2024rako baieztatutako irakasleak: Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa, Hilary Lloyd.
Tabakalera KGNZko eta Artium Museoko programetako artista parte-hartzaileak izaten dira irakasleak.
Aurreko edizioetako irakasleak (2020-2021-2022-2023): Katinka Bock, June Crespo, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Camila Sposati, Zbynëk Balandran, Moyra Davey & Nicolas Linnert, Lily Reynaud Dewar, Lisa Tan, Maialen Lujanbio, Discoteca Flaming Star, Antonio Ballester, Xabier Salaberria, Chris Kraus, Jan Peter Hammer, Patricia Esquivias, María Salgado, Rosalind Nashashibi, Georgia Sagri, Lea Porsager, David Bestué, Ainara Elgoibar, Alejandro Cesarco, Mattin, Pierre Bal-Blanc, Isabel Herguera, Erlea Maneros Zabala, Txaro Arrazola, Erick Beltrán, Anna Daucíková, Xabier Erkizia, Kiluanji Kia Henda, Julia Spínola, Miranda Pennell, Zach Blas eta Azucena Vieites.