Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Drama hitzak “ekintza” esan nahi du eta lantegi hau dramatikoak izatera jolasteko gonbidapena da. Mintzen, kezkatzen, amorratzen, aspertzen gaituenarekin, besterik gabe, ustez desiratzen ez dugun horrekin dramatik erlazionatzeko aukera. Harreman hori sormenaren bitartez ikertu eta lan dramaturgikoaren bidez manipulatu ostean gure inguruarekin nola konpartitu esperimentatzekoa.

Antzerkia publikoarekin eraikitzen den prozesu bezala ulertzeak, “zer” kontatzen den baino, “nola” kontatzen den horretan arreta jartzera garamatza. Teatralitate garaikidean fikzioa,  interpretearen eta publikoaren artean garatutako harremanaren  ondorioa da. “Hemen eta orain” garatzen den harremana; arrotza eta ezaguna, emozioa eta hausnarketa, enpatia eta diferentziazioa, egia eta gezurra, ironia eta gardentasuna,  ni-a eta gu-a modu ezberdinetara artikulatzeko potentzia duena. 

 

Nola egingo dugu:

-Elementu biografiko eta testuingurukoak material poetiko gisa erabiliz. Memoria, autofikzioa eta gorputz esperimentazioa lantzeko dispositibo eszenikoaz baliatuz.  

-Gorputz disidentzia eta erroreari agertzeko tartea utziz. Baldarkeria, ezintasuna, gehiegikeria, desitxuraketa, zaurgarritasuna eta zalantzarekin jolastu normatibitatea  zalantzan jartzen dituen diskurtso estetiko-eszenikoa garatzeko. 

-Pertsonaletik politikaraino bidea eginez.  Interprete-sortzaile gisa, enuntziatzeko eta narratiba disidenteak eraikitzeko dugun gaitasuna aktibatuz. 

-Fikzioa eta errealitatea nola artikulatzen diren esperimentatuz. Dramaturgiaren ardatza interpreteak esplizituki eszenan berreraikitzen duen errelatoa izanik. 

-Iruditegi kolektiboa esploratuz eta zabalduz.  Eszenan gertatzen dena jaso eta proiektatu daitezkeen errealitate posibleak zein eta nolakoak (formalizazioa) izan daitezkeen imajinatzeko. 

-Begirada teatralizatzailea arretaz aktibatuz. Material eszeniko bakoitzaren idazketa eszenikoa (egitura, adierazteko modua, lengoaia) nolakoa izan behar den taldean lantzeko.  

 

Antolakuntza honakoa izango da: 

-Entrenamendua: talde giroa zaindu eta sormena kitzikatzeko mugimendua, kognizioa, sentsorialitatea eta behaketa lantzeko jolas eszenikoak.

-Sormen ariketak:  abiapuntu eta lengoaia eszeniko ezberdinak hartuaz (irudi poetikoak, idazketa, koreografia, instalazioa...) eta dispositibo eszenikoaz (diskurtsoa x objektua x gorputza x espazioa) baliatuz sormen ariketak burutuko ditugu. 

-Dramaturgia eta idazketa eszenikoa: sormen lanak kolektiboan behatu, partekatu, gurutzatu eta berridatziko ditugu elkar eraginez.

 

*Lantegia euskara hutsean izango da.

Descripción Corta

Sormenaren eta gorputzaren bidez dramatizatzeko lantegia.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Sormenaren eta gorputzaren bidez dramatizatzeko lantegia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si