Imagen
Imagen
Descripcion

 

Zumaian jaioa 1990an eta haitzartean hazitakoa.

Kuriositate asezineko galdegile herrena. Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen  EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil).

Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua neska koskorra zenetik, bere lanean ikerketa artistiko eta soziala eta grina aktibista nahasteko aukeratzat ditu. Kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak ditu intereseko Erresistentzia arazo fisikoa da azken lanean, herren bezala bizitzako esperientziatik abiatutako ikerketa biografiko-eszenikoa, dramaturgia eta interpretazio kodigo garaikideen ikerketan sakontzen duena.

Metrokoadroka kolektiboarekin kolaboratzen du 2017tik eta Horman Poster kolektiboko kide da sorkuntza eszenikoan, ekoizpenean eta arte hezkuntza proiektuetan lan eginez.

 
Cargo - Nota descriptiva
Sortzaile eta interpretea
Tipo
Artistas y Creadores