Imagen
Imagen
Descripcion
Joan Fontcuberta (Bartzelona, 1955) artista, saiakeragilea, irakaslea eta erakusketen komisarioa da. Fontcubertaren sorkuntza-lanaren ardatza naturaren, teknologiaren, argazkigintzaren eta egiaren arteko gatazkak dira, eta erakusketa pertsonal eta argitalpen monografiko ugariren xede izan da lau hamarkadaz. Honako erakunde hauetan egindakoak nabarmentzen dira: MoMA, New York (1988); Musée Cantini, Marsella (1990); Art Institute, Chicago (1990); IVAM, Valentzia (1992); MNAC, Bartzelona (1999); MUA, Alacant (2001); Palazzo delle Esposizioni, Erroma (2001); edo ARTIUM, Vitoria-Gasteiz (2003). Berriki egindako erakusketa pertsonalen artean daude hauek: Hasselblad Center, Gotemburgo (2013); Maison Européenne de la Photographie, Paris (2014); Science Museum, Londres (2014); Cosmocaixa, Bartzelona (2015); Museum Angewandte Kunst, Frankfurt (2015); Canal de Isabel II, Madril (2015); Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Iruña(2016); DA2, Salamanca (2016); Galeria Àngels, Bartzelona (2016); Museo de Arte del Banco de la República, Bogota (2016); Palazzo Boncompagni / Bienal Fotografia e Industria, Fundazioni Mast, Bolonia (2017).
Fontcubertaren lanak hainbat bildumatan daude, hala nola honako hauetakoetan: MoMA (NY), Metropolitan Museum of Art (NY), San Francisco MoMA, National Gallery of Art (Ottawa), Folkwang Museum (Essen), Musée National d’Art Contemporain – Centre Georges Pompidou (Paris), MEP (Paris), Stedelijk Museum (Amsterdam), MACBA (Barcelona) eta MNCARS (Madril).
Irakaskuntzari dagokionez, irakasle gonbidatua izan da nazioarteko hainbat erakundetan, Harvard Unibertsitatean eta Frantziako Le Fresnoy. Centre National des Arts Contemporains zentroan kasurako. Historiarekin, estetikaren eta argazkigintzaren pedagogiarekin lotutako hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste: El beso de Judas. Fotografía y Verdad (Gustavo Gili, Bartzelona, 1997); La cámara de Pandora. La fotografí@ después de la fotografía (Gustavo Gili, Bartzelona, 2010); eta La furia de las imágenes. Nota sobre la postfotografía (Galaxia Gutemberg, Bartzelona, 2016) –azken hori Einaudik argitaratuko du.
Rencontres Internationales de la Photographie d’Arles (munduko argazkigintza-jaialdi garrantzitsuena) eta Montrealgo Mois de la Photographie bienalen zuzendari artistikoa izan da.
2013an Joan Fontcubertak Hasselblad fundazioaren nazioarteko saria eskuratu zuen. Espainian, berriz, sari hauek jaso ditu: Argazkigintzako Sari Nazionala (1998) eta Entseguko Sari Nazionala (2011); Kataluniako gobernuaren Arte Bisualen Kulturako Sari Nazionala (2012), Madrilgo Erkidegoko Argazkigintzako Kultura Saria (2015), Giza Zientzietako Bartzelona Hiria Saria (2016).
www.fontcuberta.com
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta saiakera idazlea
Tipo
Artistas y Creadores