Imagen
Imagen
Descripcion
1970eko eta 1980ko hamarkadetan Mugimendu Komunistako kide izan zen, eta Andaluziako Askapen Homosexualaren Frontea (FLHA) eta NATOren kontrako mugimenduak abiarazten lagundu zuen. BNV Produccioneseko kide sortzailea da, 1988an eratu zenetik. 2001etik 2015era bitartean, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen UNIA arteypensamiento programa koordinatu eta ekoitzi zuen. 2006an, Kultur Politikei buruzko Hausnarketa Plataforma (PRPC) sortzen parte hartu zuen, Sevillan.
BNV Produccionesen eskutik, erakusketak, proiektuak, argitalpenak eta zinema- eta bideo-programak antolatu, koordinatu edo ekoitzi ditu, hala nola: El sueño imperativo; Plus Ultra; 100%; Almadraba; Vagamundo. Reflexiones sobre el exilio; El fantasma y el esqueleto; El cine calculado; Ir y Venir de Valcárcel Medina; …De rasgos árabes; Desacuerdo. Sobre arte, política y esfera pública en el Estado español; Arquitectura lenguajes Fílmicos; Tratado de Paz; eta Máquinas de vivir. Orain, Miguel Benlloch. Cuerpo conjugado erakusketa prestatzen ari da Mar Villaespesarekin batera.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kultur ekoizlea
Tipo
Invitados