'Nork bere buruari hitz egiten uztea' Hizketaldi handiaren lehen lan-mahaia da.
Gainerako animalia-espezieena ez bezala, gizakiaren bereizgarria da hizkuntzaren esku uzten duela bere izate osoa. Ikuspegi horretatik uler daiteke Roland Barthes filosofoaren boutade hura, zeinaren arabera hizkuntza faxista baita, esatera behartzen duen unetik bertatik. Ahozko hizkuntzaren tresna oinarri hartuta baino ezin gara hasi erritmoa oinarri duten beste hizkuntza batzuetan trebatzen, hala nola musikan eta dantzaren artean. “Lasai hitz egiteko” gonbidapenak ustekabeko lekuetara eramango gaituelakoan, lehen atal hau testuaren eta ahotsaren, bidearen eta helburuaren, artearen eta bizitzaren eta ariketaren, entseguaren eta amaierako obraren artean sortzen diren harremanei eta tentsioei buruz hausnartzeko proposamen bat da.
Parte-hartzaileak bloke honetan:
-
Jon Mikel Euba: La máxima paradójica. Relaciones entre lo visible y lo invisible. Segundo intento.
-
Juan Carlos Rodríguez Delgado: Ejercicios hacia la sabiduría en el Mundo Antiguo
-
Ainara LeGardon: Morder el silencio, abrir la boca y dejarlo ir
-
Tomás Pollán: Ejercicios de reflexión teórica y práctica
-
Joaquín Vázquez: Pensar en movimiento
Dokumentazioa
'Hizketaldi handia'-ren lehen lan-mahai honetan Jon Mikel Euba, Juan Carlos Rodríguez Delgado, Ainara LeGardon, Tomás Pollán eta Joaquín Vázquezek hartuko dute parte.