Imagen
Imagen
Descripcion

Juan Carlos Rodríguez Delgado. Filosofiako irakaslea izan da UPV/EHUn 32 urtez. Besteak beste, Grezia Klasikoaren Antropologia, Erlijioen Filosofia eta Historia, eta Pentsamenduaren Historia irakatsi ditu, eta hausnarketaren muga zabaldu du beste tradizio kultural batzuetara (India, Txina) eta filosofiatik harago doazen beste arlo batzuetara (tragedia, erlijioa…). Greziar pentsamenduaren askotariko alderdiei buruzko artikuluak argitaratu ditu, baita sinbolismoari, Ernst Cassirer-i eta totalitarismoari buruzkoak ere. El desarme de la cultura. Una lectura de la Ilíada (Katz, 2010) liburuaren egilea da. Ikergai ditu, batez ere, indarkeriaren eta sufrimenduaren faktore kulturalak eta mendebaldeko pentsaeraren muga platoniko-kristauak.
Cargo - Nota descriptiva
Filosofoa
Tipo
Invitados