Imagen
Imagen
Descripcion
Artista plastikoa da, eta Berlinen bizi da. Zineman eta eskulturekin lan egiten duenez, bere lanetan aztertzen du boterea nola artikulatzen den harremanen bidez; sarritan, gorputzean, narratiba nazionalistekiko materialtasunean eta lekuei buruzko istorioetan jartzen du arreta. Hainbat erakustareto zapaldu ditu haren obrak: Norvegiako Henie Onstad Museoa, 2018; Torontoko Mercer Union zentroa, 2017; Malmö Konsthall aretoa, 2016; Libanoko Beirut Art Center, 2015; Londresko Chisenhale Gallery, 2015; New Yorkeko SculptureCenter, 2014; eta Kunsthall Oslo, 2013. Zenbait erakusketa kolektibotan parte hartu du: Parisko Centre Pompidou-n eta Satellite 10, Jeu de Paume-n, 2017an; Veneziako Bienaleko Nazioarteko 57. Arte Erakusketaren Pabiloi Nordikoan, 2016an; Kunsthalle Wienen, 2016an; Liverpoolgo Bienalean, 2016an; Marrakexeko Bienalean, 2016an; Sydneyko 20. Bienalean, 2016an; eta Jerusalem Show VII eta VIII-n, Al-Ma’mal Foundationen, 2014an eta 2016an. Mannaren pelikulak askotariko jaialdietan eman dituzte: Vienako Nazioarteko Zinemaldian eta Berlinale Forumen, 2016an eta 2018an; Kopenhageko CPH: DOX-en, 2018an; Buenos Airesko BAFICIn eta Roterdamgo Nazioarteko Zinemaldian, 2013an eta 2017an. Hainbat sari ere jaso ditu: CPH: DOX-ek ematen duen New Visions Award, 2018an; arte plastikoen Ars Viva Prize saria, 2017an; Sandefjord Kunstpris, 2015ean; eta A.M. Qattan Fundazioaren Young Palestinian Artist Award, 2012an.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista plastikoa
Tipo
Artistas y Creadores