Nazioarteko zine mintegiaaren laugarren edizioak zine-saiakeraren historiaren klasiko batera joko du, baita izenburua hartzeko ere, eta hortik hedatuko da: Toute la mémoire du monde, Alain Resnaisek (Chris Markerrekin elkarlanean) 1956 urtean jakintza unibertsala gordetzen duen museo-erakunde handia erretratatu zuen: Parisko Liburutegi Nazionala.
Mintegiaren behin betiko programa
En este mapa que tengo aquí / Han puesto el mundo entero
Si no supiera lo grande que es / Parece muy pequeño.
Entre tanta línea y color / No han puesto el cielo
Las ciudades son / Del tamaño de un pelo.
Se puede aplastar todo un país / Con la punta de un dedo
Se puede quemar el mar / Si se le prende fuego.
Las montañas son / Planas como un pandero
Y si fuera de tela / Podría ser un pañuelo.
Me ha llamado la atención / Que no he visto a nadie
Dónde está toda la población / Las plantas y animales.
No salen mis amigos / Ni mi madre y mi padre
Me voy a dormir ya / Que se me ha hecho muy tarde.
Lorena Álvarez, Nana Mapamundi, Colección de canciones sencillas, 2019.
Der Poet versteht die Natur besser als der wissenschaftliche Kopf
(El poeta entiende la naturaleza mejor que el científico).
Novalis, Georg Philipp Friedrich von Hardenberg, Fragmentos, 1797.
Urtero bezala, nazioarteko zinema mintegiak (ekainak 7, 8 eta 9) gure udako erakusketa dauka abiapuntu. Oraingo honetan, Jumana Manna eta Uriel Orlow artistei eskainiko diegu. Botanika, sailkapena, natura, memoria-historia, politika, artxiboa eta ondare materiagabea bezalako kontzeptuei artista bakoitzak proposatzen duen hurbilpen partikularretik hasita, mintegiak zine-saiakeraren historiaren klasiko batera joko du, baita izenburua hartzeko ere, eta hortik hedatuko da: Toute la mémoire du monde, Alain Resnaisek (Chris Markerrekin elkarlanean) 1956 urtean jakintza unibertsala gordetzen duen museo-erakunde handia erretratatu zuen: Parisko Liburutegi Nazionala.
Eta orain, galderak:
Posible al da museoaren klasifikazio zientifistatik aldendu daitekeen artxibo bat?
Arrazionalismo eurozentristan oinarritutako sistema honetan zein arrakala-galdera-irudi-soinu eragin ditzake eta behar ditu zine batek?
Posible al da artxibo bat, agian sailkaezina, dudarik gabe ez-hegemonikoa, zerikusi gehiago daukana bizi esperientzia, sentikor, natural eta kolektiboarekin?
Nola ordezkatu museistikoa, komertziagarria eta desagergarria produkzio-objektu-balio-zirkulazio sistema batetik urrun dagoen eta komuna den jakintza batekin?
Irudika dezakegu “berriro hasieratik hasten den” mundu bat? Ideia honek amaiera bat aurresuposatzen du? Iraultza bat aurresuposatzen du?
Posible al da artxibo horiek berraragiztatzea eta zein izango lirateke argibideak gu zeharkatu gaitzaten eta berriro gure naturaren barne izan daitezen?
Imajina dezakegu organismo begetal forma daukan zine bat eta beraz, sustraiak, izerdia, klorofila eta babes sistema baten beharra daukana?
Eta zein da zinegileen papera transmutazio honetan? Itxuraz baliogabe eta sailkaezina -laburra, orala, lurkara, berdexka eta primitiboa- forma berri misteriotsu, distiratsu eta infinitu bilakatzen duena?
Gonbidatuak: María Arnal e Ilan Manouach, Xabier Erkizia, Jorge Jácome, Pauline Julier, Aya Koretzky, Helena de Llanos, Jumana Manna, Uriel Orlow, Jessica Sarah Rinland, Ibon RG.
2018ko nazioarteko nazioarteko mintegiaren ikus-entzuneko laburpena