Paradoxikoki, teknologiaz inguratutako berehalako mundu honetan, artisauen lanak gero eta gehiago aintzatesten dira. Eskuz idatzitako kartel, errotulu, liburu eta testuetan interesatuak gero eta gehiago dira, eta artisautza eta lanbideak berreskuratzeko grina nabari da gizartean.
Lantegi honek kaligrafiaren mundura gerturatzea du helburu nagusi. ‘Idazkera ederra’-ren oinarriak landuz diziplina zoragarri honetan lehen urratsak emango ditugu. Horretarako, idazketa-tresnak erabiltzen ikasiko dugu: arkatz bikoitza, luma-muturrak eta kanaberak. Gure tinta sortzen ere ikasiko dugu. Lanabes horiek erabiltzen ohitzen garen bitartean, Neuland idazkera eta ductus-a ikasiko ditugu, eta esaldiak eta testuak osatuko ditugu.
Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea; teknika hau erabiltzen ikasteko eta euskarri eta material ugari frogatzeko aukera izango duzu.
Lantegi honek kaligrafiaren mundura gerturatzea du helburu nagusi. ‘Idazkera ederra’-ren oinarriak landuz diziplina zoragarri honetan lehen urratsak emango ditugu. Horretarako, idazketa-tresnak erabiltzen ikasiko dugu: arkatz bikoitza, luma-muturrak eta kanaberak. Gure tinta sortzen ere ikasiko dugu.