Kamilya Jubran (testua, ouda eta ahotsa), musikaria, konpositorea eta egungo musikari arabiar gazte esperimental eta alternatiboen belaunaldiko pertsonaiarik maitatuenetako bat da. Aspalditik ari da Werner Haslerrekin (tronpeta eta elektronika) elkarlanean; musikagilea, tronpeta-jotzaile bikaina eta eskarmentu handiko musikari elektronikoa da Hasler. 2002tik ari dira elkarlanean, eta bost album argitaratu dituzte. Beren lehen kolaborazioa, Mahattaat, sustrai kultural eta artistiko desberdinak bateratzeko beren lehen esperimentua izan zen. Wameeddek (2004an argitaratu zuten), Jubranen ahots-trebetasuna eta mugarik gabeko irudimena Haslerren doinuekin eta musika elektronikoko estetika originalarekin uztartzen ditu. 2010ean Wanabni argitaratu zuen; 2016an, Wasl, Sarah Murcia kontrabaxu-jotzaile frantziarraren parte-hartzearekin; eta 2019an, berriz, وWA.