Texto Destacado

Festibalak musika, soinua eta arte garaikidearen arteko gurutzaketak uztartzen ditu.

 

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen Preview/Poster
Texto Fecha
2023 UZT 13-15
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

“Musika dena eta ez dena” festibalak soinua, poesia eta performance-a jorratzen ditu esparru bakoitzaren berezitasuna artearen praktikatik ulertuz. Beraz, musika jokaleku bat da, musika ez diren beste gauza asko sartu eta irteten direneko agertokia. Elkarrekintzan atzeman behar den mugimendu ezberdinetan oinarrituz, instalazio, kontzertu eta lantegi formatua izango duten nazioarteko zein bertako izen garrantzitsuak barne hartzen ditu jaialdiak. Sailkapenak jaurtikitzeko dugun ahalmena albo batera utzi eta zuzeneko presentzia aldarrikatzen du, musika zer den edo zer ez den jakin aurretik, zentzumenak adi izatera gonbidatuz.

2021-2022 urteetan zehar Tabakaleran garatutako programa baten jarraipen gisa sortu da jaialdi hau eta denboran sakabanaturiko proposamenak orain formatu berri honetan biltzen ditu.

 

EGITARAUA

 

Uztailak 13 osteguna

12:00 Scalaren inaugurazioa: Making Conversationcrys coleTabakalerako eskailera nagusia 

19:00 crys cole eta Oier Etxeberriaren arteko elkarrizketa Making conversation piezaren inguruan. Z Aretoa (Sarrera librea). EN - Itzulpena ES

 

Uztailak 14 ostirala

18.00 Instalazioaren Irekiera: Eman Eman_Dar Dar - Tremolatore ​​Alex Mendizabal. Jacques Costeau plaza. Instalazioa uztailaren 14tik 16ra ikusgai izango da.

19.30 Éliane Radigueren piezari eskainitako organo kontzertua: Occam XXV. Frédéric Blondy. Donostiako Koruko Andre Mariaren basilika (Sarrera librea)

 

Uztailak 15 larunbata

10:30 Familientzako lantegia eta kontzertua: Hackear cassettes: una guía sobre la manipulación de cintas magnéticas para musicXs intrepidXs (Lantegia izen-ematearekin eta kontzertua, sarrera librea). Sarah RasinesMagnoliak (Tabakalerako ataria). ES

11:00-14:00 eta 16:00-19:00 Instalazio-kontzertua: Giraria. Alex Mendizabal eta Amelia CuniZ Aretoa

21.00 Kontzertuak: Debris Stevenson, crys cole & Oren Ambarchi eta Kamilya Jubran & Werner Hasler. Patioa (Sarrera: 10 euro)

 

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Topaketa
Contenido Relacionado
Texto para organizadores
Laguntzaileak:
Información Adicional
Titular Invitados
Artistak
Futura?
No