LANTEGIA: 10:30-12:30 (izen-ematearekin, 20 pertsonentzat*)
*10 umek hartuko dute parte, bakoitza heldu batek lagunduta, helduek ere izena eman behar dutelarik
KONTZERTUA: 13:00-13:30 (sarrera librearekin, parte-hartzaileek landutakoa erakusteko)
Jarduerak transdukzio elektromagnetikoari buruzko ikasketa intuitiboa proposatzen du, kasete-zintek duten informazioa entzun, horren izaera aldatu eta zinten esanahia aldatzeko jardueren bidez.
Zatoz gurekin kaseteekin soinu ezohikoak egiten ikasteko tailer esperimentalera; sozialki ezberdina eta objetiboki magnetikoa izango da. Edonorentzat da, baina batez ere haurrak dituzten familientzat. Ez da ingeniaritzako ezagutzarik ezta gaitasun musikalik behar! Zintekin loop-ak nola lotu ikasiko dugu eta askoz gauza gehiago! Zinta magnetikoak benetan nola funtzionatzen duen ikusiko dugu, musika egiteko bere berezitasunak nola erabiltzen dituen begiratuz, eta kasete zintak izan duen eragin kultural handiari buruz ariko gara: mundu guztiaren eskura zegoen etxeko grabazioen aroaren hasieratik iraultza politikoetara arte. Asko ikasiko duzu: lehenago existitu ez diren soinuak sortuko dituzu zalantzarik gabe eta pertsona oso sortzaile eta jatorrak ezagutuko dituzu.
Kaseteekin soinu ezohikoak egiten ikasteko tailer esperimentala, sozialki ezberdina eta objetiboki magnetikoa.
Reserva: Musika dena eta ez dena Jaialdia. Sarah Rasines
FechaInicio: 2023-07-15
FechaFin: 2023-07-15
FechaAlta: 2023-05-08
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Musika, dena eta eszena
FECHAS:
idReserva: 3217080C-3E21-4171-BF90-D331524C748B
Fecha: 2023-07-15
HoraInicio: 09:00
HoraFin: 16:00
TituloEventoEU: Musika dena eta eszena: Sarah Rasines
Sala: MAGNOLIO 2DEO
SalaES: Exterior del edificio
SalaEU: Eraikinaren kanpoaldea
Ocupacion: Familiak
OcupacionES: Familias
OcupacionEU: Familiak