Imagen
Imagen
Descripcion

 

Katja Davar (1968an jaioa, Londresen) Kolonian bizi da eta bertan lan egiten du. Zalantzarik gabe, marrazketa da Katja Davar artistaren jardunaren muina, nahiz eta marrazketaren esparrua beste dimentsio batzuetara ere zabaltzen duen, proiekzioak eta film animatuak eginez. Bere lanak informazioaren eskematizazioa islatzen du, hainbat arlotatik hartzen dituen zeinu-sistemen bidez (literaturatik, politikatik, finantzetatik, geologiatik eta zientziatik, esaterako). Ezagutza historikoaren zati desberdinak bateratzean, Davarrek teknologia berrien eta naturaren arteko harremana ardatz duten munduak eraikitzen ditu: egitura biologikoak modelo teknikoetara transferitzea, imitazioaren bidez. Modu sotil eta poetikoan, oszilazio txikienek, patroi tolestuek eta figurazio morfikoek gauza material eta immaterial guztien arteko konexioa eta konpainia iradokitzen dituzte. Orain egin duen proiektuetako bat Hodeiaren kontzeptua lantzen duten marrazki-sail bat da, Hodeia gure garaiko metafora boteretsuenetako bat bezala ulertuta: planeta osoa inguratzen duen konputazio-arkitektura bat. Bertan, ikusgai dago lehen aldiz Otherworldly, dancing somewhere above the digital sublime marrazkia (Beste mundu batean, sublime digitalaren gainetik dagoen lekuren batean dantzan).

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores