Texto Destacado

ARIKETAK: LA SEGUNDA RESPIRACIÓN biurteko proiektuaren baitan antolatutako jardunaldi hauek keinuaren lekuaren inguruan hausnarketa bat proposatu zuten.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

“Kinaesthesia” adiera Henry Charlton Bastianek erabili zuen lehendabizikoz 1880ean; fisiologo eta neurologo ingelesak gure gorputz-adar eta enborraren posizio zein mugimendua sumatzeko gaitasunari egin zion erreferentzia hitz honekin, “gihar-memoria” gisa ere ezagutzen dena.

Kinestesia adiera eta zientziaren xedea gorputzaren mugimendua sumatzeko dugun moduak aztertzea da. Giorgio Agamben filosofo italiarraren arabera, sortzen den garaian, gizakiak bere kanpoaldearekin harreman natural bat izateko gaitasuna galdua zuen; bere keinuekin erlazionatzekoa.

Ezkutuko arrazoi horregatik, XIX-XX.mende amaieran, gorputzaren keinuen babeste eta artxibatzearen inguruko mota guztietako ekimenak obsesiboki ugaritu ziren, baita “gorputzaren teknikak” deiturikoari loturiko ekintzak ere; ekimen hauek testuinguru ezberdinetan eman dira, estamentu zientifiko berrien bokaziotik hasi eta sortu berri den zine-teknikak buruturiko erregistro sakoneraino.

Gure modernitateak planteatzen dizkigun jatorrizko arazoetatik abiatuz, ARIKETAK: LA SEGUNDA RESPIRACIÓN biurteko proiektuaren baitan antolatutako jardunaldi hauek hausnarketa bat proposatzen dute keinuaren lekuaren inguruan, tresna ezberdinen bitartez egingo da hau, hala nola slapstick fenomenoaren azterketa zinematografikoa edo Ekialdeko arte martzialen itzulpen kulturala.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional